MULTIMAT proiektuaren ematea

Atzealdea

MULTIMAT proiektuaren ematea

EMAKIDA

MULTIMAT proiektuaren ematea

2018·01·02

$titulo.getData()


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak MULTIMAT, Uniones avanzadas para las estructuras multimaterial del vehículo del futuro proiektua finantziatu du, ELKARTEK deialdiaren barruan, KK-2017/00088 erreferentziarekin.

DESKRIPZIOA

Kotxearen inpaktu batean piezen portaera aurreikusteko (zenbat energia xurgatuko duten, nola deformatuko diren edo eta apurtuko ote diren) beharrezkoak dira simulazio ereduak. Baina, material desberdinen loturentzako horrelako inpaktu modelorik ez dugu gaur egun. Proiektuaren helburu orokorra eredu horiek garatzea da. Eredu horien garapenean, lotura bera nola ekoizten den eta ingurunearen aurrean nola iraungo duen ere integratu behar da. MGEPen aportazioa eredu horien garapenean beraz, horixe da. Lotura ekoiztean sortuko diren marruskadurek, honen biziraupena baldintzatuko dute eta ondorioz, laborategi mailan aztertu beharreko fenomenoa da. Zer esanik ez, errepideetako gatzek eta giro tenperaturaren ziklo hotz-beroek materialen lotura horrengan eragingo duen kalteari buruz. Inpaktura nolako portaera izango duen loturak, bere ekoizpenak eta denborak eragindako kalteek eragingo dutenez, laborategian aztertu eta eredu analitikoetan barneratuko ditu MGEPek, kolpe baten aurrean ibilgailu elektrikoaren portaeraren modelorantz pausoak emateko.