2014-2015 kurtsoko emateak

Atzealdea

MC-SUITE proiektuaren ematea

Emakida

MC-SUITE proiektuaren ematea

2014·12·29

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak MC-SUITE; ICT Powered Machining Software Suite proiektua finantziatu du, "H2020-FoF-2015" deialdiaren barruan, H680478 erreferentziarekin.

 

Web orria eta sare sozialak

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2015eko urriak 1 - 2018ko irailak 30
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 3.995.155 € eta 3.995.155 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: IDEKO S COOP (Espainia)

Helburua

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak gure egunerokotasuna goitik behera aldatzen ari dira. Hala eta guztiz ere, manufaktura industriak oraindik ez du guztiz baliatzen haien potentzial guztia. MC-SUITE proiektuak manufaktura industriaren produktibitatea areagotu nahi du, IKTrik berrienak baliatuz. Alde batetik, ebakitzeko prozesua, indarra eta gainazalaren kalitatea zehaztasunez simula daitezke errendimendu handiko konputazio teknologiek ahalbidetutako mekanizazio prozesuen ereduak egiteari esker. Bestalde, Big Data eta lainoko teknologiak dituzten makinen monitorizazioari esker, prozesu erreala azter daiteke, bibrazioak eta prozesuaren ezegonkortasun arazoak barne. Mundu birtualaren eta errealaren arteko arrakala gaindituz, hau da, simulatutako eta monitorizatutako ebaketa prozesuak korrelazioan jarriz, bai simulazioa eta bai mekanizatua optimizatu ahal izango dira.

Lanerako programaren arabera, fabrikazio teknologiak eta IKTak uztartzea da partzuergo hau eratzeko funtsa. Proiektuak berrikuntzarekin osatuko du zientzia, mekanizazio prozesua hobetuko duten eta monitorizazio anitzeko gailuetako informazioa bilduko duten software esparru berriak eskaintzeko, eta erabiltzeko prest egongo diren teknologiak eskaintzeko. MC-SUITEk eragin handia izango du Europako industrian, proiektuaren diziplinartekotasuna islatuz. Industriako kideen parte-hartzeari esker (enpresa txiki eta ertainak zein IKT eta industria arloko enpresa handiak), bermatu ahal izango da proiektuak zuzeneko eragina izango duela hainbat industriatan, besteak beste, metalezko piezen fabrikazioan, ordenagailu bidez lagundutako fabrikaziorako softwarean eta makina erremintaren industrian. MC-SUITE proiektuak Europako fabrikazio industriaren produktibotasunari bultzada handia eman diezaioke.

 

Erlazionatutako albisteak