Rankinak

U-MULTIRANK RANKINGA

Europar Batasunak egindako U-Multirank deritzona mundu-mailako unibertsitate-ranking handiena eta xehatuena da gaur egun (www.umultirank.org). Unibertsitate-errendimendua nazioartean alderatzeko aparteko tresna da.

Azken edizioan, 2020koan, 92 herrialdetako goi-mailako hezkuntzako 1.800 erakunde baino gehiago aztertu ditu.

Rankingak ikuspegi osoa eskaintzen du unibertsitateen emaitzei buruz, bost atal aintzat hartuta: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerkuntza, ezagutzaren eskualdaketa, nazioarteko orientazioa eta eskualdeko ingurunearekiko lotura.

Mondragon Unibertsitatea está entre las cinco universidades españolas que han conseguido ser calificadas como excelentes en diez parámetros de las cinco dimensiones del ranking U-Multirank.

Ezagutzaren transferentziari dagokionez, Mondragon Unibertsitateak hirugarren postuari eutsi dio Estatu mailan. Rankingak bikaintzat jo du MU zenbait alderditan, batez ere industria-bazkideekin dituen egilekidetzen arloan. Era berean, nabarmentzekoak dira ikerkuntzarako iturri pribatuetatik jasotzen dituen diru-sarrerak, sortutako spin-offak eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzarako diru-sarrerak.

Eskualde-garapenarekiko konpromisoari eta ekarpenari dagokionez, Estatuko 2. postuan eta Europako 12.ean dago Unibertsitatea. Alde horretatik, bikaintzat hartzen dira eskualde-mailako finantzaketa-iturrietatik datozen diru-sarrerak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasleen kopurua. Gainera, Euskadin langabezia-tasarik txikiena duen unibertsitatea da.

Ikerketan ere nabarmentzen da Unibertsitatea, eta kalifikazio bikaina lortu du, ikerketarako kanpo-finantzaketari dagokionez.

Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren atalean, berriz, Unibertsitateak kalifikazio oso ona lortu du ia arlo guztietan, eta haren graduazio-tasa azpimarratzen da, bai graduko bai masterreko ikasketetan graduen egokitasunarekin batera.

Azkenik, nazioarteko orientazioaren atalean, bikaintzat hartu da ikasleen mugikortasuna.

CYD RANKINGA

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren CyD rankinga Espainiako unibertsitateen sailkapen nagusia da. 2020ko maiatzean argitaratutako edizioan, 73 unibertsitateren (Espainiako 81 unibertsitateen % 94en) 23 ezagutza-arlo eta 2.235 titulazio argitaratu ditu.

Dimentsio anitzeko rankinga da, 36 adierazle neurtzen baititu honako 5 atal hauek aintzat hartuta: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerkuntza, ezagutzaren eskualdaketa, nazioarteko orientazioa eta eskualde-garapenerako ekarpena.

Bada, 2020ko edizioan, Mondragon Unibertsitatea Estatuko errendimendurik handieneko 15 unibertsitateen artean kokatu da. Hortaz gain, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua aipatu da egresatuentzako lan gehien sortzen duen graduetako bat bezala.

Mondragon Unibertsitatea, "Ikas-irakas" eta "Ezagutzaren Transferentzia" arloetan, errendimentu altuena azaltzen duten estatuko 10 unibertsitateen artean kokatzen da eta "Eskualde-garapena" arloan, lehenengo 8 unibertsitateen artean.

Horrez gain, 2019ko edizioan, 3. eta 5. postuak lortu zituen industria-ingeniaritzaren eta ingeniaritza mekanikoaren arloetan, hurrenez hurren.

U-RANKINGA

BBVAk eta Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (IVIEk) elkarlanean garatutako U-Rankingak (Espainiako Unibertsitate Sistemako Adierazle Sintetikoak) unibertsitateak aztertzen eta alderatzen ditu, irakaskuntzari, ikerkuntzari eta berrikuntza eta garapen teknologikoari lotutako jarduerak kontuan hartuta. Ondoren, erakundeen sailkapena eskaintzen du arlo bakoitzari zein unibertsitate-jarduera orokorrari begira.

Bada, 2020ko edizioan, U-Rankingak 62 unibertsitate eta 3.000 gradu ofizial aztertu ditu.

Zortigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitatea, hezkuntzaren arloan, lehenengo 8 hoberenen artean aurkitzen da.