ChangeMaker Lab edizio berria

Atzealdea

ChangeMaker Lab edizio berria

Ekintzailetza

ChangeMaker Lab edizio berria

Ekintzailetzaren inguruan ikasi nahi baduzu, zure ideiak martxan jarri edota taldean lan egiteko oinarrizko tresnak ezagutu, eman izena ChangeMaker Lab-eko urte osoko ekintzetan edo aukeratu gustukoena.

2020·11·11

$titulo.getData()


Azaroaren 23tik aurrera, Mondragon Unibertsitateak, ChangeMaker Lab-en edizio berria jarriko du martxan bere ikasleentzat.

Edizio honetan, ekintza desberdinak gauzatuko dira eta guztietan edo pertsona bakoitzak gustokoen dituenetan parte hartzeko aukera egongo da.

Aktibitateak ondokoak izango dira:

  • Ekintzailetza Bootcamp-a: azaroaren 23tik abenduaren 6ra, 7 ordutako online formazioa izango da MUdle-en.
  • Ideatoia: erronka globalei talde interdisziplinarretan erantzun ekintzaileak emateko eguna. Abenduaren 12an, 09:30etatik 17:30etara Bilbo, Donostia eta Arrasaten. Printzipioz, saio hau presentziala izango da.
  • MU MTA ChangeMaker Lab. Urtarriletik aurrera eskainiko da gai honen inguruko informazioa.

Mondragon Unibertsitateko graduko ikaslea bazara y ekintza hauetakoren baten parte hartzeko interesa badaukazu, hemen eman dezakezu izena azaroaren 22a aurretik.