myGADEk bere International Week-a ospatu du

Atzealdea

myGADEk bere International Week-a ospatu du

International Week

myGADEk bere International Week-a ospatu du

myGADEko lehenengo mailako ikasleek International Week delakoa ospatu dute. Aurten atzerrira joateko zailtasunak direlata herrialdeak klasera ekartzea erabaki da. Honek nazioartekotzearekin lehen harreman bat izaten lagundu die lehen mailako ikasleei

2021·02·10

$titulo.getData()


Horretarako lau herrialdetako esperientziekin kontatu da, Txina, India, Erresuma Batua eta Mexiko. Enpresen esperientziak eta herrialdearenak azaldu dira, enpresa desberdinak eta Basque Trade and Investment-en eskutik. 

Enpresen aldetik Ulma, Ekin eta Matz Erreka ikasleekin egon dira beraien esperientziak partekatzen. Bide batez sektore desberdinak ezagutu dira, enpresa bakoitzaren aktibitate desberdinak direlata; forja, brotxadora, eta ate automatikoetan zentratuta daude enpresa hauen aktibitateak.

Ikasleak lan egiteko erabili duten dinamika oso praktikoa eta errealitatean oinarritua egon da. Egun bakoitzean herrialde bat eta herrialde horretan presente dagoen enpresa bat izan dute beraiekin. Horretarako, campus ezberdin batetik(Oñati, Irun eta Bilbo) streamig bidez edo herrialdetik bertatik izan dituzte bi hizlari: Basque Trade and Investment-eko herrialdeko delegatu komertziala eta enpresako ordezkaria. Eta nola ez, ikasleen aldetik egunero egon da lanketa bat, bai hitzaldien aurretik eta ondoren ere.

Hitzaldien aurretik enpresaren inguruko eta herrialdearen inguruko prestaketa bat egin behar izan dute hitzaldiari ahalik eta zuku gehien atera ahal izateko. Eta hitzaldien ondoren, enpresaren eta herrialdearen informazio esanguratsuenarekin infografia bat sortu dute beraien ikasketak isladatuz.

Ikasketa interesgarriak eta partekatuak izan dira; Oñati, Irun eta Bilboko ikasleak modu sinkronoan konektatuta egon bait dira.