Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Sari Banaketa

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak antolatutako sariaren hamaikagarren edizioa izan da

2022·06·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazlea Zuriñe Muneta Ganuza izan da, GALBAIANentzat egindako “GALBAIANEN JABETZA INDUSTRIAL ETA INTELEKTUALAREN KUDEAKETA ZERBITZUAREN BIRDISEINUA” lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Amaiur Mendi Altubek izan da, IKERLANentzat egindako proiektu honengatik: “INDUKZIO BIDEZKO BEROKUNTZA SISTEMA BAT DISEINATZEA, ABIARAZTEA ETA BALIOZTATZEA”. Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.

Sariok duela hamar urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.

Guztira 876 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 251 euskaraz egin dira, alegia, %28,6. MONDRAGONeko kooperatibetan 299 proiektu landu dira, horietatik 60 euskaraz. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresagintza Fakultatea), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan.