Mondragon Unibertsitateak Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta Inbertsioa aditu-ikastaroa jarri du martxan, BBKrekin eta Seed Capital Bizkaiarekin elkarlanean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta Inbertsioa aditu-ikastaroa jarri du martxan, BBKrekin eta Seed Capital Bizkaiarekin elkarlanean

Ikastaro aditua

Mondragon Unibertsitateak Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta Inbertsioa aditu-ikastaroa jarri du martxan, BBKrekin eta Seed Capital Bizkaiarekin elkarlanean

Ikastaroa presentziala izango da, eta urriaren 13an hasi eta abenduaren 15ean amaituko da

2022·09·21

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak titulu berria atera du, inpaktuzko inbertsioaren eta ekintzailetzaren alorretako profesionalak trebatzeko helburuz. Gizarte-premia zehatzei erantzuten diotenak dira inpaktuzko inbertsioa eta ekintzailetza. Ikastaroaren helburua da, beraz, ekintzaileei bi gai horiekin zerikusia duten gaiak bideratzen laguntzea. Tituluaren izena Inpaktuzko Ekintzailetasuna eta Inbertsioa aditu-ikastaroa da, eta urriaren 13tik abenduaren 15era bitartean emango da. BBKrekin eta Seed Capital Bizkaiarekin elkarlanean jardun du unibertsitateak titulu berria bideratzeko, bi erakundeok aliatu estrategikoak baitira, Bizkaian, gizarte-inpaktu positiboaren eta lehiakortasun jasangarriaren alorretan. Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da batez ere programa, baina beste kokaleku batzuk ere izango ditu, hala nola BBK Kuna, BBK Klima, As Fabrik, Bilboko Burtsa eta abar.

Inpaktuzko enpresa bat sortzeko prozesuan dauden profesionalak dira programaren helburu, negozioari bultzada emango dioten inbertitzaile profesionalak lortu nahi dituztenak, haren bideragarritasuna bermatzeko. Prestakuntza praktikoa da, eta enpresa-ideia garatze aldera harremanak egiteko aukera ere eskaintzen du.

Ikastaroaren azken helburua hauxe da: aldaketa sozial eta ekonomikoa sustatzen duten ideiek negozio-eredu sendoa aurkitzea, etorkizunean garatzeko aukera izan dezaten. Gizarte-inpaktua duen ekonomia da, gainera, 2030 Agenda eta Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak betearazteko behar diren finantzaketa eta talentua mugiarazteko formula bakarra.

Inbertitzaileen parte-hartzea

Prestakuntza honek beharrezko tresnak emango dizkie ikasleei inbertitzaileek parte hartzen duten negozio bat abian jartzeko. Horretarako, negozio-ideia konfiguratzen eta bezeroak identifikatzen lagunduko duten metodologiak ezagutaraziko dira ikastaroan, ikasleek ikuspegi zabala izan dezaten inpaktuzko proiektu ekintzaile baten premia ekonomiko eta finantzarioei buruz eta proiektuaren eta inpaktuaren garapen-mailaren arabera eskura dauden inbertsio-familiei buruz. Inpaktuzko enpresa berri bat sortzeko fase guztiak aztertuko dira prestakuntzan, eta fase bakoitzean kontuan hartu beharreko ezaugarri eta elementu guztiak erakutsiko.

Ikastaroak prestakuntza teorikoa zein praktikoa emango du, eta oinarrizko kontzeptuak ez ezik, zenbait inbertitzaileren eta ekintzaileren bizipenak ere ezagutaraziko ditu. Horrez gain, banakako eta taldekako gogoeta-lantegiak eskainiko ditu, erronka eta premien autodiagnostikoa egiteko eta esperientziak trukatzeko.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, unibertsitatearen webgunea kontsulta daiteke:

https://www.mondragon.edu/cursos/eu/inpaktuzko-ekintzailetasuna-inbertsioa