10. urteurrena MTA

Atzealdea

10. urteurrena MTA

TeamTalks

10. urteurrena MTA

MTA-ren 10. urteurrena ospatzeko TeamTalks ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Erakunde zein enpresetan aldaketa sustatzeko ekintzailetasuna ardatz hartuta, ikasketarako espazio bat diseinatu dugu non esperientzia, arazo eta ideak konpartituko diren.

2018·05·18

$titulo.getData()


Mondragon Team Academy-ren 10. urteurrena ospatzeko TeamTalks ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Erakunde zein enpresetan aldaketa sustatzeko ekintzailetasuna ardatz hartuta, ikasketarako espazio bat diseinatu dugu non esperientzia, arazo eta ideak konpartituko diren.

Ekitaldia maiatzak 24ean izango da Azkuna Zentroan, 9:00tatik 14:00ra.

Enpresa, fabrikazio digital, berrikuntza sozial eta blockchain arloetako pertsona esanguratsuak gonbidatu ditugu ekitaldira, gurekin konpartitu dezaten beraien esperientziak eta etorkizunari buruz dituzten bisioak. Besteak beste, ondorengo pertsonak izango dira bertan:

  •  David Cuartielles, Arduino-ren fundatzailea eta Ashoka Fellow
  • Antonio Cancelo, Eroski-ko fundatzailea eta MCCko lehendakari ohia
  • Jokin Lopetegi, CAF enpresako garapen korporatiboko zuzendaria
  • Josetxo de Frutos, ULMA Group-eko negozio berrien zuzendaria
  • Xavier Creus, Ideas for Change-ko fundatzailea
  • Oscar Lage, TECNALIA-ko blockchain liderra
  • Adur Letamendia, Pukas Surf-eko komunikazioko zuzendaria

Ekitaldia aurkeztu eta gidatuko digutenak Antonella Broglia, ASHOKAko embaxadorea eta Joanes Røsø, TAZEBAEZ Koop-eko koordinatzailea izango dira.

Izen emateak eta informazio gehiago ondorengo helbidean www.theteamtalks.com.

Animatu eta bertan ikusiko gara.

Irudi galeria