International Days 2017 - Mondragon University

Atzealdea

International Days 2017 - Mondragon University

TOPAKETA

International Days 2017 - Mondragon University

Mondragon Unibertsitateak International Days ekitaldia egingo du gaur eta bihar, Goi Eskola Politeknikoan.

2017·04·26

$titulo.getData()


Bertan, 10 herrialdetako 20 bat unibertsitatetako ordezkariek hartuko dute parte, ikasleek prestakuntza osatzeko eta irakasleek ikerkuntza sendotzeko egiten duten nazioarteko mugikortasunari buruzko esperientziak partekatzeko.

Ekitaldia Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoan gauzatuko da, Arrasateko campusean. Eskola ez ezik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Enpresagintza Fakultatea bisitatzea aurreikusten da egitaratuan.

Gaur egindako inaugurazioan Unibertsitateko errektore Vicente Atxak, errektoreorde akademiko Jon Altunak eta Nazioarteko Harremanetarako arduradun Modesto Mateosek hartu dute parte. Horiez gain, Kolonbia, Frantzia, Finlandia, Lituania, Turkia, Txekiar Errepublika, Belgika, Grezia, El Salvador eta beste herrialde batzuetako ordezkariak izan dira.   

Ekitaldian MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea ezagutaraziko zaizkie gonbidatuei, hezkuntzaren, unibertsitate-enpresa harremanen, ikerkuntzaren, kooperatibismoaren eta abarren ikuspegitik.

 

Nazioarteko mugikortasuna

Gero eta ohikoagoa da ikasle eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna. Hala, Mondragon Unibertsitatea 776 “outcoming” ikasle ditu beste herrialde batzuetan, Erasmus programaren eta Europar Batasunaz kanpoko beste programa batzuen bidez. Bestalde, beste herrialde batzuetako 311 ikasle ari dira Mondragon unibertsitatean ikasten. Haietako batzuk Europako beste unibertsitate batzuetatik etorri dira, Erasmus programaren bidez, edo Europar Batasunaz kanpoko beste unibertsitate batzuetatik (128 “incoming” ikasle ), eta beste batzuk ikasketak osorik egitera etorri dira euren herrialdeetatik Unibertsitatera, direla graduko ikasketak, direla masterrak (nazioarteko 183 ikasle).