Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

Praktikak (8 ECTS)

Praktikak nahitaezko modulu bezala eratzen dira; hain zuzen ere, berrikuntza-proiektu baten diseinu-, abiarazte- eta ebaluazio-eremua izango da testuinguru erreal batean. Proiektu hori oinarria izango da Master Bukaerako Lana egiteko.

Aurrez deskribatu ditugun Masterraren fase guztietan, badira praktikei loturiko uneak:

  • Taldeak sortzea 
  • Garapena
  • Errepikatzea eta abiaraztea

Modulu hauetan presentzialtasuna %80koa izango da, eta ez-presentzialtasuna %20koa.

Master Bukaerako Lana (10 ECTS)

Master Bukaerako Lana (TFM) masterraren prozesu guztian zehar garatzen da. Abierako ziklotik, ikasleak definituak izango ditu bere ideiak gizarte- eta hezkuntza-aldaketarako eragile gisa. Proiektua sortzea zikloa, eratuko du bere lantaldea, eta han zehaztuko ditu bere proiektuen lan-eremuak eta horien taldea. Garapena zikloan, ikasleak ikaskuntzarako bere ibilbidea zehaztu ahal izango du, eta, esperientzia, egonaldi eta bidaia berrien bidez, proiektua itxuratzen joango da.
                    
Masterreko ikasgaien helburu nagusia da ikasleak trebatzea abiapuntu gisa hobetu daitekeen egoera erreal bat (praktika bat) duen proiektu bat garatzeko. Beraz, proiektua da masterraren esparrua, eta proiektu horren zerbitzura ulertu behar dira ikasgaiak. Hau da, proiektua ez da ikasleek soilik masterraren amaieran garatuko duten lan bat, baizik eta masterrak irauten duen denbora guztian zehar irekita dagoen prozesu bat da.
                    
Beraz, ikasgaietako irakasleek eta adituek gaitasunak garatzen lagunduko dute, oinarri bezala beren jakintza-arloko eremua bera hartuz. Ikasleek beren eremuarekin zerikusia duten ezagutzez eta trebetasunez gogoeta egitea eta horiek erabiltzea ziurtatuko dute, bai beren testuinguruan bai testuinguru zabalagoetan. Emaitza posibleei buruzko azterketa sustatuko dute, eta baita teoria desberdinak aplikatzetik ondorioztatutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzkoa ere. Ikasleak trebatuko dituzte mezua komunikazio-egoera desberdinetara egokitzeko, eta ikasleei lagunduko diete bizitzan zehar beren autonomiaren eta ikaskuntzaren alde egingo duten estrategiak garatzen.

Aurkezpena masterraren amaieran egingo da, gutxienez bi pertsonek osatutako epaimahai baten aurrean; eta aurkezpen hori aurrez ezarritako eta ikaslearentzat ezagunak diren irizpide batzuetan oinarrituta ebaluatuko da.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara