Helburuak eta konpetentziak

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak

Masterraren helburu orokorra da hezkuntza-eraldaketako prozesuak bultzatzeko, kudeatzeko eta ikertzeko gai izango diren tituludunak prestatzea, proposamen berritzaileetatik ikaskuntzarako bide ematen duten askotariko prestakuntza-testuingurutan, lankidetzazko inguru profesionaletan eta sareak sortuz.

Begirada kritiko batetik, hezkuntza-eraldaketa sustatzen du, eta prest dago aldaketa/berrikuntza sortzeko eta kudeatzeko, guztien ongiaren eta eraldaketa sozialaren aurreko ikuspegi sozio-hezitzaile batetik.  

Begirada orokor batetik, gai da askotariko prestakuntza-testuinguruak identifikatzeko, ulertzeko eta horietan jarduteko, ikaskuntza errazteko lan eginez (testuinguru horietan eta horiei buruz).

Prestakuntza-, errazte- eta aldaketa-prozesuei buruz ikasten eta ikertzen du testuinguru desberdinetan, eta ezagutza pedagogiko berria eraikitzen du beste profesional batzuekin taldean, ideia berriak sustatzea eta hartzea bultzatuz.  

Konpetentziak

  • Hezkuntza-berrikuntzaren eremuko ikerketa zientifikoetan jasotako datuak interpretatzea, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan zehar lortutako ezagutzak egiaztatuko eta adieraziko dituen  lan original bat lantzeko, aurkezteko eta defendatzeko.
  • Kritikoki gogoeta egitea ikaskuntza erraztera bideratutako berrikuntzaren eremuan gauzatutako jardunbide profesionalari eta proiektuei buruz, jardunbide hori hobetu ahal izateko eta berrikuntza-proiektuak sustatzeko.
  • Berrikuntza-proiektuak planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, komunitatearekin eta kultura-testuinguru desberdinetako gizarte-eragileekin lankidetzan, berrikuntzan oinarrituriko kultura bat sustatzeko asmoz.
  • Gogoeta partekatuan, elkarrizketan eta parte-hartzean oinarrituriko ereduak ezagutzea, erakundeetan berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuak sortzeko eta bideratzeko.
  • Kritikoki aztertzea ikuspegi, aurrerapauso eta joera desberdinak, XXII. mendeko gizartean digitalizazioak duen eragin soziokultural eta hezigarriari buruz.
  • Ikaskuntza-prozesuak erraztea, ikasle bakoitzari bere helburuak definitzen lagunduz, eta aipaturiko ikaskuntza horiek garatzeko erreminta eta testuinguru egokiak emanez.
  • Beste hezkuntza- eta komunitate-eragile eta/edo -erakundeekin sareak sortzea eta garatzea bideratuko duten jokaerak sustatzea.
  • Ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboaren hipotesi epistemologiko eta metodologikoen ezagutza ulerkor eta analitikoa erakustea, eta hori erabiltzen jakitea.
  • Hezkuntza-berrikuntzaren eremuan ikerketa-proiektuak diseinatzea eta aplikatzea, testuinguruaren beharrei eta haren kalitatea hobetzeari erantzungo diotenak.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara