Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

25 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1313815, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Irakaskuntza-ikaskuntza eredua

Metodologia berritzaile bat proposatzen da, non ikasleen ahaleginak hiru irakasgaitan kontzentratzea bilatzen den, gehienez ere. Horretarako:

  • Ikastaroa lau modulutan banatzen da. Bakoitzean hiru irakasgai daude.
  • Bi modulu seihileko bakoitzeko.
  • Ikasturtean zehar, hiru erronka praktiko daude eta irakasgai ezberdinetako edukiak lantzen dira.

1. ERRONKA: BATTERY PACK baten diseinua

Erronka honen helburua baterien pack bat diseinatzea izango da. Biltegiratze-sistemak trantsizio energetikoaren erdigunean daude, eta etengabeko bilakaeran. Biltegiratzeko azken teknologien modelatzea eta kudeaketa landuko duzu, bateria-sistema bat eraikitzen ikasitakoa aplikatuz. Gainera, zure lana sektoreko enpresei aurkezteko aukera izango duzu.

 

2. ERRONKA: Igogailu baten monitorizazioa

2. erronkan urruneko monitorizazio-sistema bat jarriko duzu martxan. Gaur egun, datuen bilketa masiboak eta analisiak aukera mugagabeak irekitzen ditu edozein energia-sistema hobetzeko eta mantentzeko. Datuak eskuratzeko eta tratatzeko teknika aurreratuak aplikatuko dituzu, biki digitalak optimizatzeko eta sortzeko aukera emanez.

 

3. ERRONKA: Ibilgailu elektriko baten kontrola

Erronka honetan, ibilgailu elektriko baten trakzio sistemaren kontrola jarriko duzu martxan. Prototipatu azkarreko tresnen bidez diseinatu eta eraikiko duzu, hala nola Altium, MATLAB & Simulink eta Texas Instruments txartelen bidez.

 

Teknopolis telebista saioak programa batean erakutsi zituen masterreko ikasleek egiten dituzten proiektuen adibide batzuk 

 

Formakuntza esperientziak

Unibertsitatea baino gehiago gara