Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Mugikortasuna eta Nazioarteratzea

Master Bukaerako Lana

Programa honen bitartez, ikasleek Master Bukaerako lana atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa zentroetan egiteko aukera izango dute, urte erdiko proiektua izango delarik.

Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus+ Ikasi programaren bitartez egingo litzateke, eta enpresa edo zentro teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus+ Praktikak programaren bidez.

Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.

Bekak eta Diru Laguntzak

Erasmus+ programa bitartez, ikasleek Europako (OAPEE) edo Espainiako Ministerioko beka jasotzeko aukera lukete. Eta honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen beka ere eskatu ahal izango lukete.

Europaz kanpo aldiz, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen  dirulaguntza eskatu ahal izango lukete.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara