Instalakuntzak eta baliabideak

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Aurkezpena eta instalazioak

Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra BBF-Bilbao Campusean ematen da, eta Enpresagintza Fakultateak kudeatzen du.

 

 

Bilboko Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria Bilboko erdigunean dago, eta ekosistema bat osatzen du. Izan ere, bertan, unibertsitateko ikasleek, inkubazio-prozesuan dauden enpresek eta nolabaiteko garapen-maila duten enpresek elkarri eragiten diote.

Gainera, eraikinak Dock izeneko topaguneak ditu. Haietan, sormen, aisialdi edo laneko uneak parteka daitezke gosaltzen, bazkaltzen edo kafe bat hartzen den bitartean, eta askotariko jarduerak antolatzen dira, bai Bilbao Berrikuntza Faktoriako komunitatearentzat, bai gizarte osoarentzat.

 

BBF - Bilbao Berrikuntza Faktoria

 Uribitarte Kalea, 6
   48001 Bilbao, Bizkaia

 T. +34 944 255 162 | F. +34 943 718 162

 info@bbfaktoria.com

 

512x262

512x262

Ondoen hornitutako ikasgelak eta tailerrak

Enpresagintza Fakultatean, gune egokituak eta ekipamendu teknologiko aurreratua izango dituzu eskura, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri, ikertu eta esperimentatzeko. Campusa 3 gunetan banatuta dago, eta solairu bakoitzean gune horietako bat dago.

Dock gunea
Sormena sustatzeko eta ideiak partekatzeko guneak.

Enpresak
Prestakuntza-programetarako eta ekitaldietarako ikasgelak

 

Gune espezifiko horiez gain, Bilboko Campusak talde-lanean aritzeko ikasgelak, kafetegi bat eta atseden-eremu batzuk ditu.

Bizi Unibertsitatea

Enpresagintza Fakultateko campusean, Mondragon Unibertsitateko gainerako guneetan bezala, instalaziorik modernoenekin gozatzen dugu kirolaz, kulturaz eta entretenimenduaz. Unibertsitatea oso inplikatuta dago gizartearekin eta bere ingurunearekin, eta gero eta jarduera gehiago antolatzen ditu gizarte osoarentzat: azokak, lehiaketak, hitzaldiak, kirol-jarduerak eta   

Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen garapen pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da. Gainera, 2021. urteaz geroztik, bigarren campus bat dugu: Bilbao As Fabrik.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala:Izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun
  • Liburutegia:Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak
  • Kirol Zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak
  • Dock Taberna: Gosariak, pintxoak… 
  • KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gauza gehiago zure mugikorretik
  • Campus virtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak:Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena
  • Irakaskuntzarako laguntza: Orientazioa, fotokopiak…

Unibertsitatearen zerbitzu guztiak

Unibertsitatea baino gehiago gara