Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Metodologia

Mondragon Unibertsitateak irakaskuntza-ikaskuntza metodologia  propioetan oinarritzen den formazio aurreratua eskaintzen du:

  • Metodologia aktiboak, diziplina anitzeko proiektuen gauzatzean oinarritua (Project Based Learning PBL)
  • Ikaskuntza sustatzen duen irakasleen etengabeko feedbacka
  • Etengabeko ebaluazioa
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera
  • Master Amaierako Lana erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoetan
  • Eredu elebiduna
  • Ikaskuntza autonomoa
  • Ikerketa lerroetan parte hartzea
  • Praktikak ekipamendu aurreratudun laborategietan
  • Bisitak erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoetara

 

 

Testigantzak

Gonzalo Revuelta Urquiola

"Aitortu nahi dut master honek aberastasun nabarmena eskaini didala arlo pertsonal, profesional eta baita teoriko-praktikoan ere. Esperientzia gogorra izan da eta esfortzu handia eskatu du, baina aitortzen dut balio erantsi handia eman didala. Ingeniaritza munduko bisio kritiko eta zorrotzagoa eskaini dit, eta orain argi dut ingeniaritza kontuetan gauzak ongi nola egin behar diren. Dudarik gabe, aldez aurretik nuen graduko formakuntza osatzeko ikasketa osagarri bikaina izan da. 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen den formakuntza duala izan zen masterra bertan egitera bultzatu ninduen erronka, eta orain, dudarik gabe, hartu nezakeen erabakirik onena izan dela esan dezaket."

320x162

Naiara Campo

"Egituren espezialitatea aukeratu nuen adar erabilgarria iruditzen zaidalako eta gaur egungo industriaren arazo askotan aplikatu ahal delako. Oso interesgarria da eta ikasteko eta garatzeko oso bide zabala irekitzen du.

Masterreko 1.mailako proiektuan drone baten elektronika babesteko material konposatuko karkasa bat diseinatu eta garatu genuen. Zenbait espezifikaziok mugatutako arazo bat planteatu ziguten eta masterrean ikasitakoa aplikatuz konponbiderik egokiena landu behar izan genuen taldeka. Tamaina txikiagoko beste lan eta proiektu batzuk ere egin genituen, hala nola, kiroldegi bat diseinatu eta kalkulatzea, industria egituretan landutako kontzeptuetaz baliatuz, edo errekuntza motor baten ziklo termikoak esperimentalki programatu eta kontrastatzea."

 

Testigantza gehiago

Formakuntza esperientziak

 

Formakuntza Esperientzia gehiago

Unibertsitatea baino gehiago gara