Helburuak eta konpetentziak

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

$documento.ID_Formulario_descarga

PDF Katalogoa

Helburuak eta Konpetentziak

Hezkuntza Testuinguru Eleanitz eta Kulturartekoan Masterrak, Ekomuk, formazioa eskaintzen du; besteak beste, gizartean ematen ari diren aldaketa ekonomiko eta sozialek hezkuntza arloan sortu duten testuinguru eleanitz eta kulturartekoak kudeatzen jakiteko.

Helburuak

  • Eleaniztasunari eta kulturartekotasunari loturiko hainbat hezkuntza esparru kudeatzeko gai diren profesionalak trebatzea.
  • Hizkuntza gutxituen testuinguruan, bigarren edota hirugarren hizkuntzan, kulturartekotasunean eta abar, ikasleen hezkuntza premia integralei erantzuten dakiten profesionalak trebatzea.
  • Testuinguru kulturarteko eta eleaniztunetan arazoak identifikatzeko gai diren ikertzaileak formatzea.
  • Gizarte aldakorrera egokitzeko eta berau eraldatzeko gai diren profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzea.

Lan-alorrei dagokiela, hezkuntza testuinguru eleanitz eta kulturartekoan espezialistak direnak hainbat jarduera bete ditzakete hezkuntza-erakundetan: hezkuntza-zentroetan, hezkuntza-administrazioan, hezkuntza formalean nahiz ez formalean diharduten beste erakundeetan. Profesional horiek hainbat aldaketa zereginen bitartez sustatu eta kudeatuko dute: zuzendari, koordinatzaile, irakasle, eta abar.

Beren jarduera alor hauetan beteko dute:

Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:

  • Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
  • Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
  • Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
  • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
  • Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
  • Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.

Irakasleak garatzeko ekintzak sustatu eta kudeatzea:

  • Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
  • Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
  • Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.

Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:

  • Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
  • Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
  • Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.

Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.

Unibertsitatea baino gehiago gara