Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio ofiziala

Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati, Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043908, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Lan-merkatua oso beteta dago gaur egun, eta ia izangai guztiek antzeko lanbide-profila dute. Hori kontuan hartuta, atzerrian lan-esperientzia izatea erabakigarria izan daiteke. Beste errealitate batzuk ezagutu ditzazun eta lan-etorkizunaren ateak irekiko dizkizuten konpetentziak eskuratu ditzazun, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra ikastean atzerrian egin ahal izango dituzu Master Bukaerako Lana eta lotutako praktikak, seihileko batean.

nazioarekoa

Lan hobea lortzeko aukera gehiago izango dituzu

nazioarekoa

Etorkizunean lagundu ahal izango dizuten pertsonak ezagutuko dituzu

 

nazioarekoa

Lan-munduan oso estimatuta dauden konpetentziak garatuko dituzu

nazioarekoa

Trebetasun handiagoa eskuratuko duzu hizkuntzen erabileran

 

Erasmus bekak


Mondragon Unibertsitatearen Nazioarteko Mugikortasun Programaren bitartez, atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa-zentroetan egin ahal izango dituzu zure proiektuak. Proiektua seihileko oso batekoa izango da (30 ECTS).

Egonaldia Europan egiten baduzu, Erasmus Ikasketak programan (egonaldia unibertsitateetan) eta Erasmus Praktikak programan (praktikak eta Master Bukaerako Lana) sartu ahal izango zara. Horrez gain, Erasmus beka, Hezkuntza Ministerioak ematen duen osagarria eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen mugikortasun-laguntzak jaso ahal izango dituzu.

Egonaldia Europatik kanpoko herrialde batean egin nahi izanez gero, atzerriko unibertsitateetara joaten diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak aldebiko akordioen bidez ematen duen beka baino ezin izango dute jaso.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara