Instalaciones del campus

Titulazio Ofiziala

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Primer y único grado en España para estudiar emprendimiento.

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Campusak: Bidasoa, Bilbo, Oñati

Laborategiak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga; Berlin-Alemania; Shanghai-Txina; Seul-Corea; Puebla-Mexiko, Querétaro-Mexiko

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzenezko-hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043873, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

OÑATIKO CAMPUSA

Enpresagintza Fakultateko Oñatiko Campusaren kokapena aldatu egin zen , 2010eko irailetik aurrera, eraikin berri batera. Eraikin berria, Oñatin bertan dago. Bere azalera, 8.328,64 m2 koa da; banaketa horrela geratzen delarik: 1.448 m2, irakaskuntza-ikasgeletarako dira. (Gela guztiek dauzkate, kanoiak, nahiz korronte-eta datu hargunea, ikasle bakoitzeko. Honetaz gain, Wi-Fi estaldura dago eraikin osoan. 240 m2 erabili dira informatika geletarako eta 253 m2 ikasteko gelatarako. Pertsonal akademikoaren funtzioen garapen eta koordinaziorako erabilitako azalera, 1640 m2 koa da.(IIP, AZP, koordinatzaileen bulegoak, biltzeko gelak eta artxiboak). 

Gure liburutegiaren azalera, 735 m2koa da. Bertan, gune hauek daude: kontsultak egiteko eta irakurtzeko gunea, multimedia gela eta lan egiteko gelak, eta liburutegiaren kudeatzaileak, erabiltzen dituzten guneak. 

Zerbitzu honen katalogoaren kontsulta eta beste informazio iturrirenak, liburutegiko 20 ordenagailuren bidez edo liburutegiko webgunea erabiliz, egin daitezke. Webgunean, edozein ordenagailutik sar gaitezke; hau da, bertakoak zein kanpokoak izan daitezke.

Gainontzeko eraikinean hurrengoa izango dugu: (instalazioak, eskailerak, pasilloak, atondoak, komunak, aldagelak, lehen laguntzak), erreprografia zerbitzu bat, 300 minguruko kafetegi/jatetxea, 2 Office-ak eta beste 300 m2ko Areto Nagusi bat. Bertan 250 pertsonentzako lekua dago. Aretoa, bi gela txikiagotan bana daiteke; hauetako bat, diziplina anitzeko esparru bezala geratuz.

Eraikina, berria denez eta indarrean dagoen araudiaren arabera, ez dauka hezi arkitektonikorik. 

Kogenerazio elektrikoko solairu bateko hurbiltasuna aprobetxatuz, honen motorren hoztearen ura aprobetxatu da, eraikina berotzeko. Era berean, eraikinari, “azal bikoitza” jarri zaio, beroa bertan ez sartzeko. Neurri hauei esker, aurrezki energetikoak lortu dira.

Ikasleak, aurretik aipatutako instalazio guztiak, hurrengo ordutegi zabalean erabil ditzakete: 07:30 tik 21:00 etara.

 

BIDASOAKO CAMPUSA

Bidasoako Campusa, “Palmera Montero” izenarekin ezagutzen den eraikinean aurkituko dugu. 5.240 m2ko orube batean kokatzen bada ere, eraikinak, bakarrik, 2.560 m2 okupatzen ditu. Eraikinak, beheko solairua eta bi pisu altu dauzka, eta honetaz gain, lorategi eta plaza publiko batekin inguratuta dago.

Eraikineko erabateko azalera erabilgarria, 3.641,33 m2koa da; honen banaketa horrela geratzen delarik: Beheko solairua, 754,84 m2, lehenengo solairua, 2.134,88 m2 eta bigarren solairua, 751,61 m2.

Eraikina, 2016ko abenduan inauguratu zen, eraikuntza berria da.

Orokorrean, eraikinean 9 gela daude, eta gela hauetako bakoitzean, hurrengoa aurkituko dugu: arbelak, kanoia, pantaila eta multimedia sistema mugikorra. Bestalde, taldeak bitan banatzeko erabiltzen diren beste gela txiki batzuk daude. Honi esker, posible da, irakaskuntzaren teknika aktiboagoaren erabilera. Eraikinak, hurrengo esparruak ere, baditu: Ikasleen talde lanak egiteko, egokiak diren sarbide libreko guneak. Aldez aurretik erreserbatu behar diren informatika gelak, eta gela irekiak ikasleen erabilerarako. 

Zehazki, Campusak, ordenagailurekin hornitutako 10 gela ditu. Hauek, erreserbapean, ikasleek euren talde lanak egiteko erabiltzen dira.

Haririk gabeko Wi-fi sarea, Campus osoan dago.

Eraikineko liburutegiak, irakasle bakoitzak bere irakasgai bakoitzerako gomendatutako oinarrizko bibliografiaren %100 dauka. Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere badago. Lortu nahi duguna, ez baldin badago liburutegian, orijinalak mailegutzan nahiz dokumentuen kopia, zerbitzu honen bitartez, eskuratu ahal izango dugu.

 

BILBOKO CAMPUSA-BBF

Bilboko Campusa, hiriaren erdigunean kokatuta dago. Eraikinak, beheko solairua eta bi pisu altu dauzka. Eraikineko erabateko azalera erabilgarria, 5.038,81m2koa da; honen banaketa horrela geratzen delarik: Beheko solairua, 1.614,07 m2, lehenengo solairua, 1.614,75 m2 eta bigarren solairua, 1.809,99 m2.

Orokorrean, eraikinean 9 gela daude, eta gela hauetako bakoitzean, hurrengoa aurkituko dugu: arbelak, kanoia, pantaila eta multimedia sistema mugikorra.

Bestalde, taldeak bitan banatzeko erabiltzen diren beste gela txiki batzuk daude. Honi esker, posible da, irakaskuntzaren teknika aktiboagoaren erabilera. Eraikinak, hurrengo esparruak ere, baditu: Ikasleen talde lanak egiteko, egokiak diren sarbide libreko guneak. Aldez aurretik erreserbatu behar diren informatika gelak, eta gela irekiak ikasleen erabilerarako. 

Zehazki, Campusak, ordenagailuekin hornitutako 8 gela ditu. Hauek, erreserbapean, ikasleek euren talde lanak egiteko erabiltzen dira.

Fakultateak, 30 ordenagailurekin hornitutako informatika gela dauka. Ekipamendu hauek eguneratuta daude eta berriztatze-programa arina dute. Ikasleek, euren dokumentuak, ikastetxean inprima dezakete.

Haririk gabeko Wi-fi sarea, Campus osoan dago. 

Eraikineko liburutegiak, irakasle bakoitzak bere irakasgai bakoitzerako gomendatutako oinarrizko bibliografiaren %100 dauka. Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere badago. Lortu nahi duguna, ez baldin badago liburutegian, orijinalak mailegutzan nahiz dokumentuen kopia, zerbitzu honen bitartez, eskuratu ahal izango dugu.

Irakaskuntzarako gelen eta ekipamendu informatikoen erabilera, ikasturtearen hasieran esleitzen da, hiru Campusetan. Ikasleek, baliabide hauek libre egonez gero, nahi dutenean erabil ditzakete. Bilera gela eta multimedia gela erabiltzeko, aurretik, eskaera eta erreserba egin behar da liburutegi zerbitzuan.

Unibertsitatea baino gehiago gara