Inscripción y matrícula

Titulazio Ofiziala

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Primer y único grado en España para estudiar emprendimiento.

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Campusak: Bidasoa, Bilbo, Oñati

Laborategiak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga; Berlin-Alemania; Shanghai-Txina; Seul-Corea; Puebla-Mexiko, Querétaro-Mexiko

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzenezko-hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043873, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Inskripzioa

Noiz egin daiteke?

  • Arrunta : 2020ko azaroaren 2tik, 2021ko ekainaren 4ra.
  • Apartekoa 2021ko ekainaren 7etik uztailaren 9ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan).

 

Non eman daiteke izena?

Ordutegia 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30.

NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

 

Matrikula

Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan. 

  • Ohizko epea: 2021eko ekainaren 24tik ekainaren 30era.
  • Ezohizko epea: Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

 

MATRIKULAREN MODALITATEA ETA KREDITU KOPURUA

2009-KO PLANA(ROCKET MODEL)

Modalitatea: Presentziala / Erdi presentziala
Kreditu kopurua:
  • Matrikula lehen aldiz: Ikasle sartu berriek lehenengo urteari dagozkion kreditu guztietan matrikulatu beharko dute nahitaez. Hezkuntza premia bereziek eragindako arrazoiengatik, edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan hartuta, eta Fakultateko dekanoari eskaera eginda, honek, baimena eman ahal izango du matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoa baino txikiagoa izan dadin,. Hala ere, hau ezingo da inoiz izan ondorengo matrikuletako ikasleei eskatzen zaien gutxieneko kreditu kopurua baino txikiagoa.
  • Ondorengo matrikulak: Behin jarraitzeko baldintza gaindituta, ikasleak gutxienez 30 kreditutan matrikulatu beharko du, salbu eta titulazioa amaitzeko geratzen zaion kreditu kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada; kasu horretan, kreditu guztietan matrikulatu beharko da. Aukeratutako irakasgaien artean, ikasleak aurreko urtean ikasitakoak eta gainditu ez zituenak sartu beharko ditu derrigorrez, baita irakasgai horiekin titulaziorako ezarritako gutxieneko kreditu kopurua gainditzen bada ere.
  • Permanentzia: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduan matrikulatutako ikasleek hainbat helburu bete beharko dituzte urtero, banaka zein taldeka, zentroan jarraitu eta/edo ikasturtez igaro ahal izateko.
  • 1. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1) Ikasle guztiek oinarrizko 5 irakasgaietatik 3 gainditu beharko dute, lehengo urteko ebaluaziorako.
2) Talde osoak gainditu beharko du talde bezala, Rocket Model-ean dauden oinarrizko hiru prozesuetatik, prozesuetako bat gutxienez. (Banakako ikaskuntzarako trebetasunak I, Ekintzailetza / Barne ekintzailetza I, eta Norberaren kudeaketa zein Taldeen autokudeaketa I).
3) Talde osoak gainditu beharko ditu Finlandiarako ikaskuntza bidaiaren helburuak.
4) Talde guztiek elkarte bat sortu beharko dute lehenengo urtean, forma juridiko gisa.
 
Gutxieneko baldintza horietako bat edo gehiago betetzen ez dituzten ikasleek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua utzi beharko dute.
 
  • 2. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1) Ikasle guztiek gainditu beharko dituzte lehen urteko irakasgaiak.
2) Ikasle guztiek ekaineko ebaluaziorako, bigarren urtean emandako 4 irakasgaietatik 3 gainditu beharko dituzte.
3) Talde osoak gainditu beharko du talde bezala, Rocket Model-ean dauden oinarrizko hiru prozesuetatik, prozesuetako bat gutxienez. (Banakako ikaskuntzarako trebetasunak II, Ekintzailetza / Barne ekintzailetza II, eta Norberaren kudeaketa zein Taldeen autokudeaketa II).
4) Talde osoak, Estatu Batuetako San Frantzisko hirira antolatutako ikaskuntza bidaiaren helburuak gainditu beharko ditu.
5) Talde guztiek, ikasketa prozesuari euskarria emango dion enpresa/ elkarte bat sortu beharko dute.
 
Gutxieneko baldintza horietako bat edo gehiago betetzen ez dituzten ikasleek unibertsitate ikasketak utzi beharko dituzte. Ekainean, taldeak gutxieneko baldintza akademikoak betetzen dituela bermatzeko, urtarrileko ebaluazioan, une horretara arte lortutako banakako eta taldeko emaitzen jarraipen zehatza egingo da.
  • 3. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1) Ikasle guztiek gainditu beharko dituzte bigarren urteko irakasgaiak.
2) Talde osoak gainditu beharko ditu Txina/Indiarako ikaskuntza bidaiaren helburuak (ikus "ikaskuntza-bidaia: Txina/India" dokumentua).
3) Talde osoak gainditu beharko du talde bezala, Rocket Model-ean dauden oinarrizko hiru prozesuetatik, prozesuetako bat gutxienez. (Banakako ikaskuntzarako trebetasunak III, Ekintzailetza / Barne ekintzailetza III, eta Norberaren kudeaketa zein Taldeen autokudeaketa III).
 
Gutxieneko baldintza horietako bat edo gehiago betetzen ez dituzten ikasleek unibertsitate ikasketak utzi beharko dituzte. Ekainean, taldeak gutxieneko baldintza akademikoak betetzen dituela bermatzeko, urtarrileko ebaluazioan, une horretara arte lortutako banakako eta taldeko emaitzen jarraipen zehatza egingo da.
 
  • Gradu Amaierako Lana defendatzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1) Ikasle guztiek gainditu beharko dituzte hirugarren eta laugarren urteei dagozkien irakasgaiak. Baldintza hori betetzen ez duten ikasleek GAPa hurrengo ikasturtean defendatuko dute.
 
Maila guztietan aplikatuko diren baldintza akademikoak: ikasle guztiek parte hartu beharko dute taldeen barruan egiten diren ohiko ikasketa eta garapen dinamiketan. Dinamika horiek graduan zehar ebaluatzen dira, eta ikasle guztiek parte hartu behar dute. Taldeen dinamika eta ebaluazioetan parte hartzen ez duten ikasleek balorazio negatiboa jasoko dute. 
 

2020-KO PLANA(FALKON MODEL)

Modalitatea: Presentziala / Erdi presentziala
Kreditu kopurua:
  • Matrikula lehen aldiz: Ikasle sartu berriek lehenengo urteari dagozkion kreditu guztietan matrikulatu beharko dute nahitaez. Hezkuntza premia bereziek eragindako arrazoiengatik, edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan hartuta, eta Fakultateko dekanoari eskaera eginda, honek, baimena eman ahal izango du matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoa baino txikiagoa izan dadin,. Hala ere, hau ezingo da inoiz izan ondorengo matrikuletako ikasleei eskatzen zaien gutxieneko kreditu kopurua baino txikiagoa.
  • Ondorengo matrikulak: Behin jarraitzeko baldintza gaindituta, ikasleak gutxienez 30 kreditutan matrikulatu beharko du, salbu eta titulazioa amaitzeko geratzen zaion kreditu kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada; kasu horretan, kreditu guztietan matrikulatu beharko da. Aukeratutako irakasgaien artean, ikasleak aurreko urtean ikasitakoak eta gainditu ez zituenak sartu beharko ditu derrigorrez, baita irakasgai horiekin titulaziorako ezarritako gutxieneko kreditu kopurua gainditzen bada ere.
  • Permanentzia: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduan matrikulatutako ikasleek hainbat helburu bete beharko dituzte urtero, banaka zein taldeka, ikastetxean jarraitu eta/edo ikasturtez igaro ahal izateko.
  • 1. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1)  Talde guztiek elkarte bat sortu beharko dute lehenengo urtean, forma juridiko gisa, euren proiektu errealak gauzatu ahal izateko eta beren ikaskuntza proiektuari euskarria emateko.
 
Gutxieneko baldintza hori betetzen ez duten ikasleek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua utzi beharko dute.
 
  • 2. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1)  Ikasle guztiek lehenengo urteko irakasgaiak gainditu beharko dituzte 
 
Gutxieneko baldintza hori betetzen ez duten ikasleek unibertsitate-ikasketak utzi beharko dituzte.
 
Taldeak, ekainean gutxieneko baldintza akademikoak betetzen dituela bermatzeko, urtarrileko ebaluazioan zehar, une horretara arte lortutako banakako eta taldeko emaitzen jarraipen zehatza egingo da.
 
  • 3. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1)  Ikasle guztiek bigarren urteko irakasgaiak gainditu beharko dituzte
 
Gutxieneko baldintza hori betetzen ez duten ikasleek unibertsitate ikasketak utzi beharko dituzte.
 
Taldeak, ekainean gutxieneko baldintza akademikoak betetzen dituela bermatzeko, urtarrileko ebaluazioan zehar, une horretara arte lortutako banakako eta taldeko emaitzen jarraipen zehatza egingo da.
 
  • Gradu Amaierako Lana defendatzeko gutxieneko baldintza akademikoak
1)  Ikasle guztiek hirugarren eta laugarren urteko irakasgaiak gainditu beharko dituzte 
 

Baldintza hori betetzen ez duten ikasleek, hurrengo ikasturtean defendatuko dute gradu amaierako proiektua (GAP).

  • Maila guztietan bete beharko diren baldintza akademikoak:
Ikasle guztiek parte hartu beharko dute taldeen barruan egiten diren ohiko ikasketa eta garapen dinamiketan. Dinamika horiek graduan zehar ebaluatzen dira, eta beraz, ikasle guztien partaidetza ezinbestekoa da.
 
Taldeen dinamika eta ebaluazioetan parte hartzen ez duten ikasleek balorazio negatiboa jasoko dute.
 
Gainera, aparteko ebaluazio proba bat ezarri ahal izango da ikasgai bakoitzerako hasieran ezarritako gutxienekoa lortu ez duten pertsonentzat. Ezohiko proba hori egiteko aldia egutegi akademikoan zehaztuko da. Ezohiko probaren eskaera, idatziz helarazi egin beharko dio interesdunak Koordinazio akademikoari, eta honek, arduradun akademikoak eskaera oinarritzen dituen txostenak bidali ondoren, erabaki egingo du eskaera onartzea edo ez onartzea.

Unibertsitatea baino gehiago gara