Ikastun aktiboa

IKASTUN AKTIBOA

IKASTUN AKTIBOA

pdf

MENDEBERRI 2025:

Hezkuntza ereduen ardatzen definizioa

 

Bere ikaskuntza prozesuaren jabe dena, bizitza osorako ikasle izango dela onartuz. Hasieratik, ikasleak auto-ezagutza izango du, ikasteko helburuak markatzeko eta honetarako ikaste-estrategia egokiak erabiltzen dituena. Auto-erregulazio mekanismoak garatuz (metakognizioa eta ikaste-estrategia sakonak), ikaskuntza berriekiko jakinmina eta jarrera ekintzailea adieraziz (barne motibazioa). Hau da, ikaskuntzaren auto gestioaren profesionala.

Hori dela eta, unibertsitateak duen papera funtsezkoa da, ikasle aktibo honen bizitza osoko euskarri bat izanik.

Ezaugarriak

Ardatz honetan ikaskuntza kudeaketa pertsonala landuko da, honen barnean zenbait elementu kontuan izanda. Alde batetik, informazioaren gestioa, eskuragarri izango den informazio kantitate handia ondo sintetizatzeko eta era egoki batean erabil ahal izateko, bakoitzaren helburuetarako egokia zein den aukeratzen jakitea, baita erabakiak hartzeko eta partekatzeko gaitasuna izatea ere.

Bestetik, etengabeko ikaskuntza dago, bizitzako etapa bakoitzak ikaskuntza ezberdinak ematen dizkigu, denak garrantzia handikoak izanik, eta hauek aprobetxatzen jakitea beharrezko tresna da. Horretaz gain, funtsezkoa da etengabeko formakuntza eta aldaketarako prest egotea, eta Mondragon Unibertsitatea bertan egongo da euskarri gisa, bizitza guztian pertsonei ikasten eta hobetzen laguntzeko aukerak emanez. Etengabeko ikaskuntza honetan ikasten ikasi eta desikasi kontzeptuak sartzen dira, non gauza berriei aurre egiteko eta garaipenera bultzatzen gaituzten teknikak eta estrategia egokiak era- biltzen jakin behar den. Horregatik desikastea ere garrantzitsua da, betiko jakintzak aldatzea, gauza berriak ikasteko.

Ikasle aktibo hau lortzeko, beharrezkoa da jarraitutako ikaskuntza prozesuari jarraipena egitea eta ez emaitzetara oinarritzea, honela aukera berriak zabaldu daitezke. Ez dago zertan karrera bat hasi eta amaitu epe finko baten.

 

LEHEN

Ikasketa bizitzaren tarte zehatz batean, irakaslearen erritmoa eta ikasteko teknikak jarraituz.

  • 4 urte jarraian
  • 18 urte hasi - 22 bukatu
  • Irakasleak definituriko teknikak
  • Kurtso guztia erritmo berdina
  • Emaitzetan oinarrituta

ORAIN

Ikasketak nahi/behar direnean egin, bakoitzaren erritmorako eta neurritako teknikak erabiliz.

  • Definitu gabeko urte kopurua
  • Ikasi nahi/behar denean
  • Bakoitzaren neurriko teknikak
  • Bakoitza bere erritmora
  • Ikaskuntza prozesuan oinarrituta