2024-2025 ikasturterako Unibertsitate Masterren eskaintza
Unibertsitate graduen ate irekiak
Latinoamerikar ikaslea zara? Hau da zure unibertsitatea!
Ezagutu gure ikerketa- eta transferentzia-eredua
 
 

Aktualitatea

Atzealdea

Berrikuntza negozio ereduetan: Estudios Durero, Symplio, Orbea eta Koopera kasuak

Kudeaketa Aurreratua Kongresua

Berrikuntza negozio ereduetan: Estudios Durero, Symplio, Orbea eta Koopera kasuak

Urriaren 25ean izango da "Negozio eredu berritzaileak: zure enpresaren arrakastarako giltza" hitzaldia, negozio ereduetan berrikuntzaren inguruko praktika onak.

2018·10·22

$titulo.getData()


Estudios Durero, Symplio, Orbea eta Koopera lau enpresa txiki/ertain dira eta beren enpresak eraldatu dituzte beren negozio ereduetan berrikuntza aplikatuz, haien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea lortuz. Berrikuntza-praktika on hauek negozio ereduetan urriaren 25ean azalduko dira "Negozio eredu berritzaileak: zure enpresaren arrakastarako giltza" hitzaldiaren barne. Innobasque-k Bilbon antolatzen du, Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearekin lankidetzan.

Enpresa txiki eta ertain horien arduradunak, David Sánchez, Mondragon Unibertsitateko Ikerketa eta Transferentzia koordinatzailea (Enpresagintza Fakultatea); Diego Galar, Lulea Unibertsitateko Operazioen eta Mantentzetako aditua eta Tecnaliako ikertzaile nagusia; Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; eta Luis Manero, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendariarekin batera negozio ereduetan berrikuntzaren abantailak gerturatuko dituzte.

Berrikuntza hau, ez-teknologikoa bezala definitzen dena, Innobasque-ko 2018ko Berrikuntza Txostenean hobekuntza arlo nagusi bezala markatzen da; bertan adierazten denez marketing, antolaketa eta negozio-eredu berriei lotutako berrikuntza Euskadiko berrikuntzaren erronka haundienetakoa da.
Horrela, Estudios Durero-k bere metamorfosia azalduko du inprenta bat izatetik gaur egun arte sormen industria izatera nola bihurtu den teknologia aurreratuen aplikazioa erabiliz, hala nola, inprimazio 3D arekin. Bitartean, Sympliok bere aldaketa kontatuko du, sare sozialetako kontenidoa sortzen zuen enpresa bat izatetik Industria 4.0ko soluzioetara bideratuta egotera. Orbearen arrakasta esperientzia sortzeko produktua gainditzea da, bere berezoekin dituen kontaktu guztietan emozioa txertatuz. Azkenik, Koopera, gizarte ekonomian erreferentea denak, proiektu berri bat abian jarri du: Koopera e-STORE. Jauzi kualitatiboa suposatuko du kooperatiba honentzat eskala haundiago bat lortuz eta merkatu berriak irekitzeko aukera irekiz.

Tokiak mugatuak dira, beraz, aurrez erregistratzea beharrezkoa da esteka honetan.


Agenda - Ekitaldiak

Learning from Reality

Berritzailea

Mundu osora zabaldu den hezkuntza-eredu propioa eraiki duen unibertsitatea.

Aplikatua

Enpresari, errealitateari, atxikitako unibertsitatea. Gurean, «learning by doing» ez da slogana, geure DNAn txertatuta dugu.

Hurbila

Lankidetzan aritu, batera sortu, elkarrekin jardun eta konfiantza-giroan prestatzen diren pertsonak dira unibertsitateko protagonistak.

Nortasuna

Herrialde-proiektuarekin konprometituriko jende ekintzailea eta langilea ardatz duen kultura.

"Bizitza erreala ahalik eta modu finenean irudikatzeko asmotan gauzatzen ditugu proiektuak."
"Pausu txikiekin, gauza handiak egin daitezkeela erakutsi dit 4 urteko esperientzia honek."
"Mexikoko eskola batera noa eta honek munduko ikuspegi guztiz desberdin bat eskainiko dit."
"Suediara bidaiatu nahi dut, sukaldaritza nordikoa ezagutzera."