Prácticas y Trabajo Fin de Grado

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Praktikak eta gradu bukaerako lana (GBL)

Eskuratu esperientzia profesionala ikasten duzun bitartean

Ikus-entzunezko Komunikazio Graduaren hirugarren eta laugarren urteetan, aukera izango duzu praktikak eta Gradu Bulaerako Lana (GBL) erakunde edo enpresa batean egiteko, bai zure ingurukoetan, bai atzerrikoetan.

Halako esperientziei esker, batetik, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriko duzu ingurune errealetan, eta, bestetik, profesional gisa esperientzia hartzen hasiko zara. Unibertsitateko eta enpresako tutoreek gidatuko zaituzte praktikak eta GBLa egiteko bidean.

ODEI ESNAOLA

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohia

“Ikasi bitartean praktikak eginez, oinarriak finkatu nituen, eta EITBn lana aurkitzen lagundu zidan”.

ANA ALBERDI

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohia

“Lan-sekuentzien metodologia lagungarria izan zitzaidan Holandan nire GBLa egiten eman nituen 6 hilabeteetan”.

Gradu Bukaerako Lana (GBL)

Graduaren azken urtean, Gradu Bukaerako Lana egingo duzu, enpresa edo erakunde baten komunikazio-premia errealei erantzunez. Enpresa-munduko eta unibertsitateko pertsonen tutoretzaren eta mentoretzaren laguntzaz, erronka erreal baten konponbidea aurkitu beharko duzu.

  • Posible izango duzu zure GBL proiektu propioa aurkeztea.
  • Azken ikasturtean, 4 hilabetean, jardun osoan.
  • Enpresako eta fakultateko tutoreen laguntzarekin.
  • Proiektu errealak orotariko enpresa eta erakundeetan.
  • Ezinbesteko baldintza da titulua eskuratzeko.

Kontsultatu egindako lan batzuk hemen

Praktikak egiteko enpresak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarte, erakunde eta enpresa askorekin hitzarmena dauka, ikasleek praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egin ahal izateko. Besteak beste:

Enpresak eta erakundeak Interneteko atariak Komunikazio agentziak Egunkariak eta aldizkariak
Garabide Hirinet Arteman Komunikazioa Goiena papera
Balenciaga S.A. Ahotsak AZK komunikazioa Noticias de Gipuzkoa
Arizmendi Uztarria   Uztarria
Sugar Factory Goiena Komunikazio Taldea    

Unibertsitatea baino gehiago gara