Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, maiatzaren 17an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrenean

Atzealdea

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, maiatzaren 17an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrenean

HITZALDIA

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, maiatzaren 17an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrenean

Hitzaldira joateko, aurrez, interneten izena eman beharko da.

2017·05·02

$titulo.getData()


Richard Gerver(Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da interneten.

Aurtengo ikasturtean, 40 urte egingo ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Izan ere, dagoeneko lau hamarkada bete dira, 1976an, Eskoriatzako Irakasle Eskola sortu zutenetik. Urteurren hori ospatzeko, eta 40 urtean euskal gizartean eragiten lelopean, hainbat ekitaldi prestatu ditu fakultateak maiatza eta ekainean egiteko, horien artean, Richard Gerver-en aurkezpena.

Hitzaldiaren titulua:

  • Education: the simple thinking behind a complex future. (Hezkuntza: pentsamendu sinplea etorkizun konplexu baten aurrean).

Beste batzuen artean, aurkezpenean landuko ditu honako gaiak:

  • Zergatik ikasten dute umeek hain azkar? Nola berreskuratu ezaugarri hori?
  • Hezkuntza goitik behera aldatu ala beroi eraginkorragoa egin?
  • Nola birpentsatu eta eguneratu "inteligente" izatearen ideia?
  • Zer jarrera, atributu eta konpetentzia garatu beharko dituzte umeek murgiltzeko mundu aldakor eta iragarezin batean?
  • Erresilentzia garatzearen beharra.
  • Balizko bikaintasuna bultzatuko duen kultura.

Aurkezpena ingelesez izango da, baina bat-bateko itzulpena eskainiko da euskarara eta gaztelerara. Aurikularrak denboraz hartzeko, 18:00etan irekiko dituzte Amaia Antzokiko ateak.

Ekitaldian parte hartzeko, webgune honetan eman behar duzu izena, maiatzaren 10a baino lehen (inskripzioak hartuko dira kontuan iritsitako hurrenkeran):

Richard Gerver mundu mailako erreferentea da hezkuntza eta berrikuntzan; gainera, egun dagoen hizlari ospetsu eta inspiratzailetariko bat da. Oso entzutetsu eta jarraituak izaaten dira Gerver-en aurkezpen publikoak; ekitaldi horietan jorratzen ditu, beste batzuen artean, hurrengo gaiak: aldaketen kudeaketa, kultura aldaketa erakundeetan, sorkuntza eta berrikuntza.

The International Curriculum Foundation elkarteko sortzailea, bere proposamenak aplikatu izan dira hainbat hezkuntza erakundetan. Gainera, oso aholkulari ezaguna da. Hala, urteetan izan da Erresuma Batuko gobernuko eta UNESCOko hezkuntza arloko aholkularia. 2016an, Simple Thinking and Change: Learn to Love It, Learn to Lead It izeneko best-seller-a argitaratu zuen.

Browse the best online geek pranks and trick your classmates and colleagues!