Orla banaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Atzealdea

Orla banaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

ORLA BANAKETA

Orla banaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Arrasaten egindako ekitaldian, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko 179 ikaslek jaso zuten oroigarria.

2018·06·04

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 4. mailako ikasleek ostiralean, ekainaren 1ean, jaso zuten Gradu amaierako orla. Arrasateko Amaia antzokian egindako ekitaldian, 179 ikaslek jaso zuten oroigarria. Amaia aretoa goraino bete zuen kitaldian, parte hartu zuten Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek.

Ekitaldian esku hartu zuten Bixente Atxa Unibertsitateko errektoreak, Begoña Pedrosa fakultateko dekanoak eta graduetako koordinatzaileek. Gainera, Amaia Pavón irakasleak Sei kilometroko zubi bat izeneko hitzaldia eskaini zuen. 

Orla banaketaz gain, ikasleek eskainitako dantza eta ikuskizun musikalak egon ziren. Ekitaldiaren ondoren, 800 lagunentzako luntxa eta photocall-a egon zen Arrasateko Uarkape pilotalekuan.

Orla banaketa 2018