Aretxabaleta eta Eskoriatzako DBHko 250 ikaslek hartu dute parte Aretxabaletako campusean egindako 2. Gazte Mintzodromoan

Atzealdea

Aretxabaleta eta Eskoriatzako DBHko 250 ikaslek hartu dute parte Aretxabaletako campusean egindako 2. Gazte Mintzodromoan

mintzodromoa

Aretxabaleta eta Eskoriatzako DBHko 250 ikaslek hartu dute parte Aretxabaletako campusean egindako 2. Gazte Mintzodromoan

Taldetan jarrita, bigarren edizio honetan, gazteek eztabaidatu dute musika, kirola eta ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturei buruz.

2018·11·09

$titulo.getData()


Gaur, azaroak 9, Eskoriatzako eta Aretxabaletako 250 gaztek hartu dute parte Aretxabaletako campusean antolatutako Gazte Mintzodromoan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek antolatutako ekitaldian, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek euskaraz hitz egin dute euren intereseko gaiei buruz. Dinamizatzaile lanak eginda, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle batzuk esku hartu dute ekitaldian.

 

Talde txikitan antolatuta, eta dinamizatzaile baten laguntzarekin, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almenetik eta Aretxabaletako Kurtzebarri Herri-Eskolatik etorritako gaztetxoek jorratu dituzte haien inguruko hiru gai desberdin: ikus-entzunezkoak, musika, eta kirolak.

Mintzodromoaren helburuak dira, batetik, adin bereko herri desberdinetako gaztetxoek elkar ezagutzea, eta, bestetik, testuinguru informal batean euskaraz jarduteko aukera ematea.

Aurtengoa izan da Gazte Mintzodromoaren bigarren edizioa, eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako Euskara Batzordeen ekimenez egin da. Ekitaldiaren antolaketaz Arteman Komunikazioa arduratu da.

Gazte Mintzodromoko argazki galeria