Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute, uztailaren lehenengo astean, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak

Atzealdea

Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute, uztailaren lehenengo astean, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak

Komunikazio campusa

Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute, uztailaren lehenengo astean, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak

Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute aurtengo udan Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Astebeteko iraupena izango du: uztailaren 3tik 7ra. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

2023·02·07

$titulo.getData()


Komunikazio Campusa antolatu dute, hirugarren aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo du eta egingo da Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen Komunikazio campusean. Campusa dago zuzenduta DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Egingo da uztailaren 3tik 7ra, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian, 09:00etatik 13:30era.

 

AURTENGO GAIA: BIDEO PODCAST SAIOA SORTU ETA ZABALDU SAREETAN

Udako campusaren helburua da gazteak modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte 3. Komunikazio Campusean: telebista platoen erabilera, kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, podcastak nola egin, sare sozialetann zabalkundea… 

 

Aurten, arreta berezia jarriko da telebistako platotik egindako podcast saioan eta ondorengo zabalkundean. Ariketak egiteko, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseko baliabideak erabiliko dira: telebista-platoa, ordenagailuak eta beharrezko izango duten bestelako materiala. Horretaz gain, Goienaren Arrasateko egoitza –erredakzioa, telebistako platoa eta irratia– ezagutuko dute parte-hartzaileek. 

 

Komunikazioan adituek, Goienako profesionalek eta Mondragon Unibertsitateko irakasleek  hartuko dute parte Komunikazio Campusean. Hala, saioak zuzenduko dituzte Ainhoa Vitoriak, komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Unai Portillak, podcat, streaming eta ikus-entzunezkoetan aditua.

 

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 19ra arte eman daiteke. Prezioa 125 euro da. Horren barruan sartzen da eguneroko hamaiketakoa ere. Plaza mugatuak izango dira; gehienez ere, 15 lagun elkartuko dira. 

Izena emateko: www.labur.eus/komunikaziocampusa2023 

 

INFORMAZIOA:

  • Zer: Komunikazio Campusa 2023
  • Aurtengo gaia: Bideo-podcasta: sorkuntza eta zabalkundea sare sozialetan.
  • Noiz: 2023kon uztailaren 3tik 7ra. 
  • Taldeak: 15 lagun.
  • Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean.
  • Ordutegia: 09:00-13:30 –ordu erdiko atsedenaldiarekin, hamaiketakoa egiteko–.
  • Nori zuzenduta: DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailakoak.
  • Izena emateko epe-muga: 2023ko ekainaren 19ra arte.
  • Prezioa: 125 euro.
  • Izen-ematea: www.labur.eus/komunikaziocampusa2023 
  • Informazio gehiago:
  • Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.