Hezkuntzako ikasle talde batek Baigorrin eman du asteburua Etxauzia proiektua ezagutzen

Atzealdea

Hezkuntzako ikasle talde batek Baigorrin eman du asteburua Etxauzia proiektua ezagutzen

Elkarlana

Hezkuntzako ikasle talde batek Baigorrin eman du asteburua Etxauzia proiektua ezagutzen

Mondragon Unibertsitateko 13 ikasleek Nafarroa Behereko Etxauzia proiektu sozio-ekonomiko-kulturala bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

2018·04·17

$titulo.getData()


Lehen Hezkuntza Graduko 1. mailako 13 ikasle eta hiru tutore Baigorrin, Nafarroa Beherean, egon dira, bertatik bertara ezagutzen Etxauzia proiektua. Apirilaren 13tik 15era, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek parada izan dute Etxauzia jauregia bera ezagutzeko eta proiektu horretako Kontseilu Nagusietako ordezkarien biltzeko.

 

Gainera, bidaia baliatu dute Baigorri inguruko zenbait txoko bisitatzeko eta bertako proiektu ekonomia eta kulturalen berri izateko. Hala, beste batzuen artean, fakultateko ordezkariek bisitatu dute Belaun kooperatiba eta Laia txokolategia. Gainera, Antton Curutcharry historialariaren hitzaldi bat entzuteko aukera ere izan dute.

 

Etxauzia Elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2017ko azaroan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmena.