Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak “Hitzaren ahairea” emanaldia eskainiko dute otsailaren 8an Aretxabaletako campusean

Atzealdea

Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak “Hitzaren ahairea” emanaldia eskainiko dute otsailaren 8an Aretxabaletako campusean

ekitaldia

Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak “Hitzaren ahairea” emanaldia eskainiko dute otsailaren 8an Aretxabaletako campusean

Emanaldian literatura eta musika lotzen dira, eta ostiralean eskainiko da goizeko 11:00etan.

2019·02·07

$titulo.getData()


Ostiralean, hilak 8, Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak “Hitzen ahairea” emanaldia egingo dute goizeko 11:00etan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean.

 

Emanaldia Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea liburuan dago oinarrituta. Bertan, literatura eta musika lotzen dira kantagintzaren inguruko gogoetak eginez, eta hurrengo galdera hauen baitan dago josia: Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?


Ekitaldia Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko “Emanaldi grafiko-literarioa” sekuentziaren barruan dago antolatuta. Horrez gain, sekuentzia berean, lehenengo mailako ikasleek emanaldia egingo dute otsailaren 14an Eskoriatzako campusean haiek sortutako testu, musika eta irudi animatuekin.