Nora Latatu Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleak irabazi du Euspot-eko sari nagusia

Atzealdea

Nora Latatu Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleak irabazi du Euspot-eko sari nagusia

Euspot

Nora Latatu Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleak irabazi du Euspot-eko sari nagusia

Nora Latatu unibertsitateko ikasleak bi sari irabazi ditu: lehena, sari nagusia, ex equo, Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua, Iratxe Agilera taldeak aurkeztutako lanarekin batera, eta, bigarrena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako lan onenaren saria. Aurtengo edizioak 73 spot bildu ditu.

2018·05·21

$titulo.getData()


Pasa den ostegunean, maiatzak 17, eman ziren jakitera Euspot eskarazko spot lehiaketaren sarituen izenak.  Zazpigaren edizoa honetan, bi lanek, ex equo, lortu dute sari nagusia: Nora Latatul aurkeztutako "Gizaki programatuak" eta Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua eta Iratxe Agilerak egindako “Sare sozialekin liorik ez”. Gainera, MUko ikasleek eginda spotik onenaren saria ere Nora Latatuk jaso zuen.

Irudi digitala gure bizitzako harremanetan leloperan, guztira 73 lan aurkeztu dira aurtengo edizioara, 18 urtetik beherakoek eginiko 47 iragarki eta 18 urtetik gorakoek beste 26 spot. Parte hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 22 spot gehiago jaso bait dira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxeetan, propio lehiaketarako, egindako lanketa berezia. Aipatzekoa da batez ere 18 urtetik beherakoen arteko lanek kalitatean izan duten igoera nabarmena. Gainera, sei eguneko epean, 2.000 bototik gora jaso dira Publikoaren saria erabakitzeko.

Sari banaketa ekitaldia egin zen Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean, eta bertan aurkezle lanetan ibili ziren Ana Goitia instagramerra eta Iban Garcia Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko iaslea eta youtuberra.

Euspot lehiaketako antolatzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitatea.

 

PALMARES OSOA

Spotik onena. Ex equo bi lanen artean: "Gizaki programatuak” eta “Sare sozialekin liorik ez”.

"Gizaki programatuak".

Egilea: Nora Latatu Landaluze.

“Sare sozialekin liorik ez”.

Egileak: Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua eta Iratxe Agilera.

 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: “Gizaki programatuak”.

Egilea: Nora Latatu Landaluze.

 

Publikoaren saria: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”.

Egileak: Danel Charro, Oihana Benito eta Lierni Castilla.

 

BHklip saria (14-18 urte): “Izan zu zeu, baita digitalean ere”.

Egilea: Oihan Loiti Iraola.

 

Music Library saria (Musika sinkronizazio onenari saria): “Deskonektatu konektatzeko”.

Egileak: Lorea Otadui, Markel Bazanbide eta BeñatAbasolo