Irekita dago matrikulazioa KoopFabrikak antolatutako Ekintza Kooperatiboko Eskoletan

Atzealdea

Irekita dago matrikulazioa KoopFabrikak antolatutako Ekintza Kooperatiboko Eskoletan

KoopFabrika

Irekita dago matrikulazioa KoopFabrikak antolatutako Ekintza Kooperatiboko Eskoletan

Saioak izango dira urtarrilaren 23tik martxoaren 1era. Eskola horitan, laguntza emango dute proiektu komunitarioen sortze prozesuan.

2022·12·05

$titulo.getData()


KoopFabrika-k sustatutako Ekintza Kooperatiboko Eskolak egitasmoak ireki du izena emateko epea. Ekintza Kooperatiboko Eskoletan emango dute laguntza proiektu komunitarioak sortzeko prozesua. Guztira, 12 saio izango dira, urtarrilaren 23an hasi eta martxoaren 1era arte. Asteko bi egunetan izango dira, astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:30etara. Eskolak Donostian eskainiko dira.

 

Formazio-saio horietan, parte-hartzaileak jasoko dituzte esku artean duten proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak. Horretarako, proiektuaren atal ezberdinak landuko dituzte eta ekonomia sozial eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue. Gainera, proiektuek behar badute arlo jakinen bat bereziki jorratzea, KoopFabrikako bidelagun bat jarriko du pausoak ematen jarraitu ahal izateko eta beste antzeko proiekturekin harremanetan jartzeko.

 

Edonork har lezake parte KoopFabrikan, baina bereziki kolektibo hauentzat da erabilgarria:

  • Proiektu kolektiboa martxan jarri nahi duten norbanako zein taldeak.
  • Beraien jarduera hobetu edo profesionalizatu nahi duten elkarteak.
  • Ekonomia sozialean kokatu edo kooperatiba bihurtu nahi duten enpresak.
  • Ekonomia sozial eraldatzailean kokatu nahi duten erakunde publikoetako kideak

KoopFabrika 2017an jarri zen abian; ordutik, hamarnaka proiektuen bidelagun izan dira. Dagoneko, 400 pertsona baino gehiagok hartu du parte formazioetan eta 100 proiektu inguru sustatu dituzte.

 


Ekintza Koopetatiboko Eskolen proiektua aurkeztu zen pasa den azaroaren 17an, Donostian egindako ekitaldian.