Erakundeetako ikaskuntza eta berrikuntza prozesuak aztergai, urriaren 22an, online egingo den mahai-inguruan

Atzealdea

Erakundeetako ikaskuntza eta berrikuntza prozesuak aztergai, urriaren 22an, online egingo den mahai-inguruan

CHIEF LEARNING OFFICER (CLO)

Erakundeetako ikaskuntza eta berrikuntza prozesuak aztergai, urriaren 22an, online egingo den mahai-inguruan

Webinar/mahai-ingurua hasiko da 10:00etan eta bertan parte hartuko dute Iñigo Larreak, Julen Iturbe-Ormaetxek eta Onintza Belategik.

2020·10·14

$titulo.getData()


Urriaren 22an, 10:00etan hasita, webinar/mahai-ingurua eskainiko du Humanitate eta Hezuntza Zientzien Fakultateak. Erakundeen formazio premiak jorratuko duen eztabaidan parte hartuko dute Iñigo Larrea Mondragon taldeko talento arduradunak, Julen Iturbe-Ormaetxe aholkulariak eta Onintza Belategi Mondragon Unibertsitateko ikertzaile eta CLO diplomadunak. Saioak ordubete iraungo du.

 

Parte-hartzaileek, beste batzuen artean, jorratuko dituzte hurrengo gaiak:

  1. Erakundeen formazio premiak modu estrategikoan lantzearen garrantzia.
  2. Lanbide eta profil berrien etorrera: CLO edo Chief Learning Officer profila.
  3. Ziurgabetasunaren aurrean, erakundeek hartu beharreko bidea.
  4. Talento erakarpena eta bizi osorako prestakuntzaren arteko harremana.
  5. Formazioaren garrantzia langileen garapen profesionalean.
  6. Prestakuntza arloari dagokionez, bertako zein kanpoko erakunde eta enpresen egoera.

Online eskainiko den mahai-inguru hau antolatu dago Chief Learning Officer (CLO) edo Ikaskuntzaren Kudeaketa Arduraduna Enpresan Espezializazio Diplomak prestatutako ekintzen artean. Diploma hau antolatzen dugu TeamLabs laborategiarekin batera, eta azaroaren 2an hasiko da ikastaroaren bigarren edizioa.