CLO rolak erakundeetan duen garrantzia azaltzeko, webinarra eskainiko du Arantza Ozaeta Fakultateko ikertzaileak

Atzealdea

CLO rolak erakundeetan duen garrantzia azaltzeko, webinarra eskainiko du Arantza Ozaeta Fakultateko ikertzaileak

Chief Learning Officer (CLO)

CLO rolak erakundeetan duen garrantzia azaltzeko, webinarra eskainiko du Arantza Ozaeta Fakultateko ikertzaileak

Azaroaren 2an, Chief Learning Officer (CLO) edo Ikaskuntzaren Kudeaketa Arduraduna Enpresan Espezializazio Diplomaren bigarren edizoa hasiko da.

2020·10·06

$titulo.getData()


Zer da CLO izatea? Ezagutu erakunde baten Chief Learning Officer-ak izan dezakeen rola lelopean, webinarra eskainiko du Arantza Ozaeta Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak, urriaren 14an, 18:00etan. 

 

Hitzaldiak bi helburu ditu. Batetik, rol berri honen ezaugarri profesionalak azaltzea eta, bestetik, argibideak ematea, azaroaren 2an, hasiko den CLO espezializazio diplomaren bigarren edizioari buruz. 

Gero eta beharrezkoagoa da enpresek ikaskuntza eta berrikuntza errazteko arduradun bat izatea. Chief Learning Officer – CLO- goi-mailako langile mota berri bat da, aldaketa-prozesuen, eraldaketa digitalaren, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren buru izango dena, zer esanik ez,  ziurgabe eta etengabe aldatzen ari den sasoi batean. Dagoeneko, AEBetan, enpresa askok badute figura hori, eta hemen rol hori garrantzia hartzen, besteak beste, Covid-19al sortutako egoerari aurre egin ahal izateko. Izan ere, ezinbestekoa ikusten da erakundeak izatea pertsona bat arduratuko dena langileen prestakuntzaz eta gidatuko duen langileen eta erakundearen beraren ikaskuntza estrategia.

 

Ikastaroa zuzenduta dago, bereziki bi hartzaile taldeei. Aalde batetik, berrikuntza, Giza Baliabide, talentu eta prestakuntza arloetako profesionalei eta hirugarren sektoreko startup eta erakundeetako ordezkariei. Bestetik, lan ibilbidea aldatu nahi dutenei eta ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen inguruko esperientzia eta metodologia berriak eskuratu nahi dituztenei.