Informazio buletina argitaratuko du, hilero, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Informazio buletina argitaratuko du, hilero, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Online buletina

Informazio buletina argitaratuko du, hilero, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Online banatuko den hilabetekariak bilduko ditu Fakultateko albiste garrantzitsuenak, eta euskaraz edo gazteleraz jaso ahal izango dute interesatu guztiek.

2020·11·25

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak internetez banatuko duen buletin berri bat argitaratuko du hilero. Buletina doakoa da eta harpidetzen bidez jaso ahal izango da. Dagoeneko, interesatuek jaso dute azaroko estreinako zenbakia. 

 

Buletin berri honek jasoko ditu Fakultatean izandako berri nagusienak, betiere, kontuan hartuta bertan lantzen diren jakintza arloak: hezkuntza, komunikazioa, humanitateak eta kooperatibismoa. Gainera, agerkariak bilduko ditu publiko irekirako antolatutako deialdiak: hitzaldiak, jardunaldiak, webinarrak… Halaber, jasoko ditu eskaintza akademikoen gaineko argibideak.

 

Izena emateko Fakultateko buletinean:

Buletin hau ez da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak argitaratzen duen bakarra, izan ere, Kolaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, dagoeneko kaleratua bere buletinaren 39. zenbakia. KoLaborategiko buletinak izaten dira digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako monografikoak. Hemen ikus daiteke Learning Analitics gaiari eskainitako azaroko zenbakia.

 

Izena emateko KoLaborategiko buletinean: