Hezkuntza

Hezkuntza arloa

40 urte baino gehiago daramatzagu hezkuntzan lanean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hasieran, 1976. urtean jaio zenean, Eskoriatzako Irakasle Eskola izenpean; geroago, 1997an Mondragon Unibertsitatea sortzerakoan, fakultate bihurtuta. Urte hauetan guztietan bi helburu nagusi izan ditugu: hezkuntza eraldatu eta euskal gizartean eragin.

Hezkuntzak jendartean duen garrantziaz sinetsita, 1999. urtean, Mendeberri hezkuntza proiektu berritzailea bultzatu genuen Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, aldiz, buru-belarri gabiltza Mondragon 2025 marko pedagogikoaren baitan, mundu aldakorrean, pertsona ardatz izango duen hezkuntza eredua sustatzen, beti ere, gizarte justu eta hobeago bat egiteko asmoarekin.

Fakultatea abiapuntu hartuta, hezkuntza berritzen ari gara. Horretarako gure ikasgela fisiko zein birtualetan erabiltzen ditugu eredu pedagogiko berritzaile eta parte-hartzaileak. Izan ere, etxe barrutik hasita, eta sormena sustatuz eta “eginez ikasiz”, ari gara prestatzen pertsonak, irakasleak, hezkuntza eraldaketaren protagonista aktibo izango direnak eta gauza izango direnak erantzuteko XXI. mendeko eskolaren erronkei.

Baina, hezkuntza eraldatzeko ezinbestekoa da elkarlanean jardutea eta berrikuntza-kultura zabaltzea. Eta horra, gure beste ezaugarri garrantzitsuenetariko bat: elkarlanerako gogoa. Elkarrekin egin nahi dugu hezkuntza eraldaketarako bidea! Horregatik ditugu prozesu zirraragarri honetan ezinbesteko bidaide kanpoko eta bertako eskolak eta unibertsitateak, administrazio publikoak eta erakundeak.  

Egun, 100 profesional baino gehiago gabiltza fakultatean hezkuntza berrikuntzan lanean. Batetik, ikasleak laguntzen graduetan, masterretan zein doktorego programan; bestetik, hezkuntza berrikuntzako arlo desberdinetan ikertzen eta, jakina, ezagutza hori guztia transferitzen eta eskola eta erakunde publikoen esku jartzen. Hori baita guztiok dugun beste asmo nagusienetako bat: jendartearekin partekatu nahi dugu urte hauetan guztietan hezkuntza arloan metatu dugun esperientzia.

KOLABORATEGIA: HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA

Informazio gehiago

DOKTOREGO PROGRAMA

Informazio gehiago

IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA

Informazio gehiago

 

GRADUAK
HEZKUNTZAN

Informazio gehiago

MASTERRAK  HEZKUNTZAN

Informazio gehiago

PROFESIONALENTZAKO  PRESTAKUNTZA

Informazio gehiago