Kooperatibagintzan topaketa

Kooperatibagintzan topaketa

2013. urtetik antolatzen du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren IkertegiaK Kooperatibagintza Topaketa. Hala, autoeraketa eta kooporatibagintza gaiak ardatz hartuta, egun osoko jardunaldia antolatzen dute Lankiko ikerlariek.

Atzealdea

Kooperatibagintzan Topaketa 2014: Arrasateko Kooperatibagintzaren bidegurutzeak eta desafioak

Kooperatibagintzan Topaketa 2014
 

Gertaera

Kooperatibagintzan Topaketa 2014: Arrasateko Kooperatibagintzaren bidegurutzeak eta desafioak

Data eta ordua

June 2

Kokapena

Arrasate

Kooperatibagintzan Topaketa 2014: Arrasateko Kooperatibagintzaren bidegurutzeak eta desafioak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatuta, 'Kooperatibagintzan Topaketa II' ekitaldia egingo da, ekainaren 20an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.

Topaketaren xedea da gogoeta konpartitua egitea Arrasateko kooperatibagintzak dituen erronkez. Helburu hori lortzeko asmoz, osagai ezberdinak tartekatu dituzte jardunaldian, hala nola hitzaldiak, mintegiak eta talde dinamikak. 

Topaketa doakoa da. Jardunaldian parte hartzeko dauden tokiei dagokionez, goizeko saiorako 100 lagunentzako lekua besterik ez dago eta kooperatibistek izango dute lehentasuna. Hortaz, lehentasuna izango dute lehenengo izena ematen dutenak. Ignacio Ramonetek arratsaldean egingo duen saioa, aldiz, sarrera libre izango da, hori bai, aretoak dituen 200 lagunentzako tokia bete arte.
Aipatzekoa da, bigarren edizio honetan hizlari oso ezagun batek hartuko duela parte:  Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte pentsalari galiziarrak. Ramonet liburua askoren egilea da eta zuzendaria Le Monde Diplomatique aldizkarian espainiako edizioarena.

Hiru modu daude Kooperatibagintza Topaketan izena emateko:

  • Idatzita hurrengo helbidera: akareaga@mondragon.edu
  • Deituta telefonoz: 943 71 41 57
  • Online inprimakia beteta.

-------------

Eguneraketa:

 

 

Agenda / Programa

  • 09:00 Sarrera. Ainara Udaondo (Lanki ikertegia. Mondragon Unibertsitatea).
  • 09:30 ‘Arrasateko Kooperatibagintzaren bidegurutzeak eta desafioak. Protagonistekin gogoeten sintesia´. Igor Ortega Lanki ikertegiko ikerlaria.
  • 11:00 Kafea.
  • 11:15 Talde dinamika: Arrasateko kooperatibagintzaren erronken gaineko gogoeta eta eztabaida konpartitua.
  • 13:15 Luntxa.
  • 14:30 ‘Kooperatibagintzan aditu tituluko’ 5. edizioaren diploma banaketa.
  • 15:00 Hitzaldia: ‘Kooperatibagintza eta ekonomia solidarioa globalizazioaren erronken aurrean’. Ignacio Ramonet kazetaria eta gizarte pentsalaria.