Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ)

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA (APZ)

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasle eta langileei eskaintzen dien zerbitzua da Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ).

1090x560

ZERGATIK SORTU DUGU ZERBITZUA?

Gure ikasleen ongizatea oinarria da bere etorkizuneko lanbideak eskatzen duen erantzukizun hain handiari modu egokian erantzun ahal izateko. Gure bizitzan zehar denok izan ditugu bolada txar, barne gatazka eta gaizkiegonak. Egoera horiek maiz ez digute uzten gure proiektuak (ikasketak, harremanak, lana…) barne baretasunarekin bizitzen. Momentu horietan laguntza eskaintzeko ardura du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta horregatik zerbitzu berri bat jarri du martxan: Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ).

ZERBITZUAREN HELBURUA

Zerbitzuak izaera prebentiboa izango du. Lehen mailako prebentzioari dagokionez, zerbitzuak eskainiko ditu testuinguru seguruetan garapen osasuntsura bideraturiko esperientzia desberdinak, bidaidetza prozesu baten bidez gure ikasleen ongizatea bermatu asmoz.

Bigarren mailako prebentzioari erreparatuta, APZ-k arriskuan egon daitezkeen ikasleen detekzioa egingo luke eta balorazio prozesu baten ostean beharrezkoa izanez gero, kanpoko profesionalei bideratuko litzaieke. Azken finean, priektuaren xede nagusia da lehen mailako eta bigarren mailako ongizate bio-psiko-sozialerako prebentzioa egitea Fakultateko ikasle eta langileei begira.

APZ zerbitzuak, gainera, arreta psikologikoari buruzko ikerketa eta aholkularitza ere baditu helburu.

 

ikasketak

NORI ZUZENDUA

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle eta langile guztiei.

ESKAINTZA

Doako zerbitzua.

Banakako arreta.

Talde prozesuak.

taldea

NOREN ESKU

Psikologo psikoterapeuta kolegiatuek egingo diete erabiltzaileei arreta.

 

 

HARREMANETARAKO