Goi Eskola Politeknikoak bisita antolatu du Debagoieneko ETEen arduradunentzat, kolaborazio bide berriak urratu eta euren antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko asmoz

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoak bisita antolatu du Debagoieneko ETEen arduradunentzat, kolaborazio bide berriak urratu eta euren antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko asmoz

KOLABORAZIOA

Goi Eskola Politeknikoak bisita antolatu du Debagoieneko ETEen arduradunentzat, kolaborazio bide berriak urratu eta euren antolakundeetan berrikuntza bultzatzeko asmoz

Robotika eta automatizazio irakasle eta ikertzaileek enpresen eskura jartzen diren ekipamendu teknologiko eta azpiegiturak erakutsi dituzte, hauen hobekuntza teknologikoa erraztuko duten berrikuntza proiektu txikiak garatu ahal izateko

2020·07·27

$titulo.getData()


Debagoienako Mankomunitateak ETEei zuzendatuko kolaborazio jardunaldien baitan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) mahai gainean jarri nahi izan du bere disposizioa berrikuntza proiektu txikietan laguntzeko hauek inguruneko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea badakarte. ETEekin eginiko berrikuntza proiektu hauek Eusko Jaurlaritzako LHren Ikerketa Aplikatuko Zentro TKgunek sustatutako programaren fruitua dira.

MGEPeko robotika eta automatizazio irakasle eta ikertzaileek erakutsi dizkiete enpresen ordezkariei eskura dituzten instalazio teknologiko modernoak eta aurkeztu dituzte egun garatzen dituzten proiektuen hainbat eredu. Proiektu hauen artean, adibidez, piezen kalitatea gainbegiratzeko ikusmen artifiziala edo hauen kontrol nahiz optimizaziorako prozesuaren automatizazio eta monitorizazioa. Aurkeztutako kolaborazio adibideen artean dago Mondragon Assenblyrekin eginikoa, honen helburua delarik ikusmen artifiziala integratzea panel fotovoltaikoetan integratutako zelulen posizionamendu egokia optimizatzeko eta, jarraian, kalitate inspekzioa egitea bai zelula bai panelena.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren lantaldeak interesa adierazi du enpresa txiki eta ertainen beharrak ezagutzeko eta prest dago identifikatzeko kolaborazio esparruak. Enpresa-zentro bikoteek aukera eskaintzen dute baliabide teknologiko gehiagora iristeko eta talde profesionalen diziplina aniztasuna areagotzeko, funtsezko elementuak berrikuntza sustatzeko enpresa txiki eta ertainetan.

 

 

ETEekin robotika eta automatizazio gaietan balizko berrikuntza proiektuak egiteko kontaktua: jezaldibia@mondragon.edu.