TransferINN proiektu europarrak berrikuntza eraman die mugaz gaindiko lurraldeko ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainei

Atzealdea

TransferINN proiektu europarrak berrikuntza eraman die mugaz gaindiko lurraldeko ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainei

BERRIKUNTZA

TransferINN proiektu europarrak berrikuntza eraman die mugaz gaindiko lurraldeko ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainei

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proiektuan parte hartu du martxan jarri zenetik (2016ko iraila) amaitu den arte (2019ko azaroa)

2019·12·03

$titulo.getData()


Azaroak 20an TransferINN proiektu europarraren itxiera jardunaldia ospatu zun Bartzelona. Proiektu horren helburu nagusia mugaz gaindiko lurraldean berrikuntza ekosistema bultzatzea izan da, unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, eta abar, eskura dagoen ezagutza, mikroenpresa, Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) eta ekintzaileei transferitzea ahalbidetuko duena. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak proiektuan parte hartu du Azaro Fundazioa, ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Perpignango Unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailarekin batera.

Proiektuaren aurkezpen jardunaldia 2016ko irailaren 14an ospatu zen, Markina-Xemeinen, eta 3 urte ondoren, proiektua amaierara iritsi da, Bartzelonan ospatutako ekitaldi baten egindako lortutako emaitzen aurkezpenarekin. Itxiera jardunaldian, gainera, mugaz gaindiko lurraldean garatu diren ekintzak eta lortu diren helburuak aurkezteaz gain, berrikuntzaren inguruan hausnarketa egin zen, Xabier Marcet (Estrategia-, berrikuntza- eta ekintzailetza korporatibo-aholkularia) adituaren eskutik.

TransferINN proiektuari esker ETE-etan berrikuntza proiektuak sortu eta garatu dira eta etengabeko berrikuntza dinamikak jarri dira martxan, berrikuntza- eta nazioartekotze-kudeatzaileen bitartez, 150 bat enpresa txiki eta ertainetan sistema integral eta iranukorrak ezarri dituztenak. 45 berrikuntza- eta nazioartekotze-kudeatzaile ere trebatu dira eta mugaz gaindiko berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako 4 nodo edo lantalde sortu dira, gai hauetan espezializatuak: bat nekazaritzako elikagaien industriakoa, bi fabrikazio aurreratuaren ingurukoak eta beste bat turismoari buruzkoa.

Proiektu honen inguruan egindako lanak 25 ezagutza-eragileren (zentro teknologikoak, unibertsitateak, eta abar.) interesa piztu du eta 6 hitzarmen lortu dira enpresa eta ikerkuntza zentroen artean, merkaturatzeko produktuen garapenaren sorburu izan direnak: Vracoop (kartoiarekin egindako ontziratu gabeko produktuen banatzaileak), Stample (negozioarentzako postontzi propioa) eta Xubaka (2 gurpildun ibilgailu elektrikoak), besteak beste.

Jarraipen bileretan eta praktika onen hartu-emanetan jasotako ezagutzen artean honako hauek nabarmentzen dira: eraldaketa digitalari aplikatutako “Design Thinking” metodoa; enpresen sustapena bultzatzeko sistematikak; eta ekintzailetza eta berrikuntza zentroen eta parke teknologikoen zerbitzuak.

TransferINN TransferINN proiektua Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatu du, muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duen, Interreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.