SmartEnCity proiektuak online formakuntza bat eskainiko du hiri, herri edo auzo adimentsuak sortu nahi dituzten enpresa edo erakundeei, beti ere Karbono Zero helburuarekin

Atzealdea

SmartEnCity proiektuak online formakuntza bat eskainiko du hiri, herri edo auzo adimentsuak sortu nahi dituzten enpresa edo erakundeei, beti ere Karbono Zero helburuarekin

PROIEKTUA

SmartEnCity proiektuak online formakuntza bat eskainiko du hiri, herri edo auzo adimentsuak sortu nahi dituzten enpresa edo erakundeei, beti ere Karbono Zero helburuarekin

Eusko Jaurlaritza eta Gasteizeko udalek bultzatzen duten proiektu europar honetako partaide dira Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON Korporazioa

2020·01·27

$titulo.getData()


Europar SmartEnCity proiektuaren helburu nagusia oso moldagarria eta errepikakorra den planteamendu sistematiko bat garatzea da, Europan ingurune jasangarriak, adimendunak eta baliabideak aurrezteko hiri-eraldaketa lortzekotan. Horretarako, hirietako kontsumo sektore nagusietan energia aurrezpena hobetzera zuzendutako neurriak ezarri eta integrazio planifikazio bat baliatuko dira. Gainera, energia berriztagarrien hornidura handitzen den bitartean, horien onurak ere erakutsiko dira.

Proiektuak 2020 urterako SmartEnCity proiektuko bazkideen edo eremu honetan hautaturiko kanpoko profesionalen esperientzietatik ikasteko formakuntzan oinarrituriko lau kurtso abian jarri ditu, lehenengo saioa otsailaren 20an izango da, 14: 00etan. Saioak, hiri eta udaletako ordezkari, kudeatzaile eta sustatzaileei etorkizunean euren hiriak deskarbonizatzen lagunduko dieten tresnak erabiltzen irakasteko diseinatu dira.

Online prestakuntza ikastaro sorta honekin, SmartEnCity-k zero karbonoaren trantsizioa hasi eta arrakastatsu aurrera eramateko, modu egokian planifikatzeko argibide praktikoak eta pausoz pausoko orientazioa eskaintzen ditu. Ikasgaien formatuari dagokionez, azalpen argi eta bizitza errealeko adibide praktikoek osatuko dituzte, esperientzien trukearekin batera.

  • 1. ikasgaia "SmartEnCity-ren bidea Karbono Zero Hirira" deitzen da: Cities4ZERO estrategia eta energiaren planifikazio integratua ".Hirien deskarbonizaziorako Hiri Eraldaketaren Estrategia (Cities4ZERO) eta Energia Plangintza Integratuaren (PEI) metodologia aztertuko dira. Mahai-inguru batean, SmartEnCity-ren erreferentzia hiriek, Sonderborg (Danimarka), Tartu (Estonia) eta Gasteiz (Espainia), bidaia hau egiteko dituzten era indibidualak eztabaidatuko dituzte.
  • Bigarren saioan gobernuarekin lotutako oztopoei eta oztopo politikoei aurre egiteko erak aztertu eta eztabaidatuko dira.
  • Hirugarren ikasgaia, “Non gaude orain?” galderan oinarrituko da, hiriaren analisi eta azterketa sakonduko dira, Sonderborg erreferentzia hiriaren eta Asenovgrad hiri jarraitzailearen ideiekin.
  • Laugarren eta azken ikasgaiak, SmartEnCity prozesuaren planifikazioa aurkezten du, buru diren Tartu eta Vitoria-Gasteiz hirietan eta horien jarraitzaile den Lecce-n gaia nola gauzatu den azalduz.

Agenda guztia ikusi ahal izateko, egin klik hemen mesedez.

SmartEnCity proiektuak iraun dituen lau urteetan garaturiko ezagutzak zabaltzea da helburua, baita interesa dutenei Hiri Adimendunen aditu bilakatzea ere.

Hirien eta Europako Komunitate Adimendunen erreferentzia proiektu gisa, Europar Batasuneko Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren bidez finantzatu da, online prestakuntza ikastaroa doakoa izango delarik.

Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak SMARTENCITY proiektua; Towards Smart Zero CO2 Cities across Europe finantziatu du, Topic SCC-01-2015 deialdiaren barruan, 691883 erreferentziarekin.