Modelizazio matematikoari eta itsas energia berriztagarriko gailuen kontrolari buruzko mintegia eta eztabaida

Atzealdea

Modelizazio matematikoari eta itsas energia berriztagarriko gailuen kontrolari buruzko mintegia eta eztabaida

MINTEGIA

Modelizazio matematikoari eta itsas energia berriztagarriko gailuen kontrolari buruzko mintegia eta eztabaida

Demian Garcia Violini (National University of Quilmes) eta Yerai Peña Sanchez (Centre for Ocean Energy Research, Maynooth University) ikertzaileek Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bisitatu dute, eta beren ikerketa-lan garrantzitsuenak unibertsitateko ikertzaileei erakutsi dizkiete.

2021·10·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak energia berriztagarriari lotutako berrikuntza-proiektuak garatzen dituzten hainbat ikerketa-talde ditu, horietako batzuk itsasoko energia berriztagarriarekin zuzenean lotuta. Testuinguru horretan, joan den irailaren 29an, fakultateko ikertzaileek Demian Garcia Violini eta Yerai Peña Sanchez ikertzaileen bisita jaso zuten. Ikerlari horiek itsasoko energia berriztagarriko gailuen modelizazio matematikoan eta kontrolean adituak diren Centre for Ocean Energy Research zentroko bi ikertzaile dira.

Garcíak eta Peñak ibilbide profesional nabarmena dute energiaren sorrera maximizatzeko kontrol-algoritmo berrien garapenean, NextGen bezalako proiektu garrantzitsuetan parte hartu baitute. Bi ikertzaileak Aalborgetik (Danimarka) itzuli ziren, non Aalborg Universityko olatu tankeetan testatutako eskalako prototipoetan euren kontrol algoritmoak esperimentatu dituzten.

Gonbidatutako ikertzaileek unibertsitateko hainbat laborategi bisitatu zituzten, eta, ondoren, mintegi bat eskaini zuten beren proiektuetan egin dituzten azken aurrerapenak eta garapenak ezagutarazteko. Mintzaldiaren ondoren, saioan parte hartu zuten Mondragon Unibertsitateko 10 ikertzailek baino gehiagok, bai aurrez aurre, bai modu birtualean, interes komuneko ikerketa-lerro batzuetan lankidetzan aritzeko aukerari buruzko ikuspuntuak trukatu zituzten. Identifikatutako gaietako batzuk hauek izan ziren: gailu undimotorrak kontrolatzeko algoritmoen diseinua eta horiek esperimentazio-bankuetan ezartzea, hainbat aplikaziotarako algoritmo aurreratuen bidez modeloak murriztea, hala nola gailu undimotorrak, ion-litiozko bateriak edo potentzia-bihurgailuak.

Bi erakundeen arteko lehen lankidetza gisa, Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritzako Graduko ikasle batek Centre for Ocean Energy Research zentroa bisitatuko du, lehorreko saiakuntza-bankuetan kontrol-algoritmo horien esperimentazioan gradu-amaierako lana egiteko.

Espero dezagun bisita probetxugarria izatea eta laster proiektuak lankidetzan garatu ahal izatea. Laster arte!