18. hilabetearen SERVROLL proiektuaren bilera

Atzealdea

18. hilabetearen SERVROLL proiektuaren bilera

PROIEKTU EUROPARRA

18. hilabetearen SERVROLL proiektuaren bilera

El proyecto europeo SERVROLL presentó una solución industrial para el diseño y la puesta a punto inteligente de las máquinas de perfilado.

2018·02·09

$titulo.getData()


 

Mondragon Unibertsitatea eta Fagor Arrasatek, pasa den urtarrilaren 30 eta31n, Tuterako AR RACKING-en egoitzan egin zen 18. hilabetearen SERVROLL proiektuaren bileran parte hartu zuten. Topaketa honek proiektuaren bilakaerako mugarri garrantzitsua irudikatzen du, izan ere, bilera honetan bertan, diseinurako konponbide industriala eta profilatze-makinak puntuan jartzeko sistema adimentsuak aurkeztu ziren.

Konponbide berri hau profilatze-lerroen monitorizazioan eta gailu mugikor batean jarritako urruneko konfigurazio- laguntzaile baten erabileran oinarritzen da, langileari lagunduko diona, makinaren doikuntza optimoa gauzatzen. Kontzeptuaren balidazioa datozen 12 hilabeteetan zehar egingo da, eta horrek  inoiz baino gehiago hurbiltzen du 4.0 aroa profilatzearen eremura.
Partzuergoko kide guztiak - Fagor Arrasate, dataM Sheet Metal Solutions GmbH, AR Racking eta Mondragon Unibertsitatea – bileran egon ziren, gainera, etorkizun handiko Europako proiektu honen hurrengo pausoak zehaztu ziren eta bertako emaitza etorkizun hurbilean izango den produktu berri baten sorrera izango da.

SERVROLL hogeita hamar (30) hilabeteko iraupena duen Europako proiektua da, Europar Batasuneko EUROSTARS programak finantzatutakoa. 1,5 milioi euroko aurrekontua du eta proiektuaren lidergoa, dataM Sheet Metal Solution (Alemania) enpresaren da. FAGOR ARRASATE eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Konformazioko Prozesu Aurreratuko departamentuarekin batera elkarlanean garatzen ari da.