Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko ikasleak "Gure begirada" lehiaketaren 1. edizioko irabazleak

Atzealdea

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko ikasleak "Gure begirada" lehiaketaren 1. edizioko irabazleak

LEHIAKETA

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko ikasleak "Gure begirada" lehiaketaren 1. edizioko irabazleak

Lehiaketaren helburua diziplina desberdinetako gazteek ikusmen-urritasuna duten pertsonen bizitza errazteko konponbideak proposatzea da.

2020·11·18

$titulo.getData()


Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko unibertsitate masterreko (MUDE) ikasleek irabazi dute "Gure Begirada" lehiaketaren 1. edizioa. Lehiaketa hau kolaborazioan sustatu dute ONCE Fundazioak eta Mondragon Team Academyk, Mondragon Unibertsitateko enpresagintza Fakultateko ekintzailetza unitatea, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako Sailaren elkarlana eta babesa ere izan du.

Hainbat unibertsitatetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan eta honako erronka hauek landu dituzte bi egunetan zehar: garraio publikoaren irisgarritasuna nola hobetu; txandak ezartzen dituzten ikusizko pantaila informatiboen irisgarritasuna nola hobetu; eta mugikorrerako bideo-joko bat nola sortu. Horiek guztiak itsuengan edo ikusmen urriko pertsonengan zentratu dira, pertsona guztientzat inklusiboak izanik.

Azaroaren 16an online egin den azken ekitaldian, lehiaketako sei finalistek beren proiektuak aurkeztu dituzte, horietako bi talde Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleak izanik. Proposamen guztiak aurkeztu ostean, Sergio Suances, Laura Telleri eta Ana Urquidik osatutako taldeak jaso du lehen saria, "Paloma" proposamenarekin, garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko soluzioa. Gailu adimendun bat da, objektuak antzemateko azken aurrerapenak erabiltzen dituena eta egunerokotasunean ikuspen urriko pertsonei autobus-geltokietan gertatzen zaizkien egoerak denbora errealean transmititzeko balio du, garraio publikoa guztiontzat irisgarriagoa izan dadin.

Diseinu Estrategikoko Masterreko beste proposamen finalista Nerea Galarza, Juan Lopez, Iker Marin eta Cristina de la Mazak osoturiko taldeak burutu du, "This is not a guide" izenekoa. Honek ere garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea du helburu. Proposamen hau produtu-zerbitzuko sistema batean oinarritzen da eta ikuspen urriko pertsonei aukera ematen die, modu erabat autonomoan, geltokien eta metro-lineen barruan orientatzeko. Edozein ingurunera egokitzeko moduko sistema bat da, ibilbideak sortzen ditu eta Bluetooth eta NFC teknologien bidez erabiltzaileak gidatzen ditu.

Hemendik talde irabazlea eta talde finalista zoriondu nahi ditugu lortutako emaitza onengatik. Eta zorionak produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko gainerako parte-hartzaileei ere, egindako lan guztiagatik. Zorionak danoi!