Pedro Arrazola doktorea CIRPen fellow member eta Cuttingeko Batzorde Zientifiko-teknikoko idazkari izendatu zuten

Atzealdea

Pedro Arrazola doktorea CIRPen fellow member eta Cuttingeko Batzorde Zientifiko-teknikoko idazkari izendatu zuten

ERREKONOZIMENDUA

Pedro Arrazola doktorea CIRPen fellow member eta Cuttingeko Batzorde Zientifiko-teknikoko idazkari izendatu zuten

Ekoizpenaren ingeniaritzan munduko liderra da CIRP erakundea, eta prozesuen, makinen eta sistemen diseinuan, optimizazioan, kontrolean eta kudeaketan aitzindaria.

2018·10·08

$titulo.getData()


Pedro Arrazola doktorea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Errendimendu Handiko Mekanizazioko ikerketa taldearen koordinatzailea, Fellow kide izendatu dute CIRPen (College International pour la Recherche en Productique) eta Cuttingeko Batzorde Zientifiko-teknikoko idazkari , abuztuaren 19tik 25era CIRPen Batzar Nagusiak egin duen 68. edizioan. Arrazola doktorea da, gaur egun, Estatuan aktiboan dagoen fellow bakarra.

Ekoizpenaren Ingeniaritzarako Nazioarteko Akademia (CIRP) 1951n eratu zen,  ekoizpenaren ingeniaritzan munduko liderra da, eta prozesuen, makinen eta sistemen diseinuan, optimizazioan, kontrolean eta kudeaketan aitzindaria. 

Akademiak kide kopuru mugatua dauka, ikerketan erakutsitako bikaintasunean oinarrituta, eta gaur egun 50 herri industrializatutako 600 bat kide akademiko eta industrial dauzka. Fellow bat da nazioartean aitortuta dagoen eta bizi guztirako CIRPeko kide izateko aukeratua izan den zientzialaria. CIRPeko Fellow kopurua mugatua denez  – gehienez ere 175 kide, CIRPen araudiaren arabera –, Fellow bat aukeratzeko prozesua luzea eta zorrotza da, ahalik eta estandar akademikorik gorenenak bermatzeko. 

CIRP erakundearen barruan, Batzorde Zientifiko-teknikoak (STC) dira CIRPek lankidetzan gauzatutako ikerketa proiektuak koordinatzeaz arduratzen direnak. Jarduera eremu bakoitzean sortutako ezagutza argitalpenen eta konferentzien bidez zabaltzen da fabrikazio komunitatean oro har.

 

Cuttingeko Batzorde Zientifiko-teknikoa (STC) materiala kenduz (torneaketa, fresaketa, etab.) osagaiei forma emateko erabiltzen diren prozesuez eta teknikez arduratzen da, baita txirbilen eraketa prozesuez, ebaketa erreminten higaduraren azpian dauden lege fisikoez eta gainazalen akaberan eragina duten faktoreez ere.