Orkliko langileriak jaso du Lean Six Sigma aditu ikastaroko Yellow Belt moduluko ziurtagiria

Atzealdea

Orkliko langileriak jaso du Lean Six Sigma aditu ikastaroko Yellow Belt moduluko ziurtagiria

DIPLOMA BANAKETA

Orkliko langileriak jaso du Lean Six Sigma aditu ikastaroko Yellow Belt moduluko ziurtagiria

Orkliko langilegoak lortuko dituen 3 ziurtagirietako lehena izan da Yellow Belt eta Mondragon Unibertsitateak euren enpresan eskaintzen ari den ikastaroaren baitan kokatzen da

2019·12·15

$titulo.getData()


Azaro bukaeran egin zen Orkli Kooperatiban eskaintzen ari den Lean Six Sigma-n aditu ikastaroaren Yellow Belt diploma banaketa. Ikastaroa azaroan hasi zen eta ekainera arte asteroko saioak aurreikusita daude. Ikastaroaren amaieran Orkliko langilegoak 3 modueloetako ziurtagiriak eskuratzea aurreikusten da: Yellow Belt, Green Belt eta Black Belt hain zuzen ere. 

Ikastaroa kokatuta dago Mondragon Unibertsitateak GLOBALLEANekin duen elkarlanaren baitan eta Lean eta Six Sigma metodologiatan pertsonak trebatzea da bere helburua. Metodologia hau zuzenduta dago prozesuak hobetzera errentagarritasuna eta produktibitatea areagotzeko teknika ezberdinen bitartez. Metologiaren azken helburua bezeroak eskatzen dituen xehetasunak betetzeko sortzen diren oztopoak ekiditea da.

Ikastaro hau profesionalei zuzendutako Mondragon Unibertsitatearen eskaintzaren baitan kokatzen da. Azken urteetan in Company formatuan ere eskaintzen ari gara, erakunde bakoitzaren beharretara guztiz pertsonalizatuta.