Amaia Beitia Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

Atzealdea

Amaia Beitia Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

TESIA

Amaia Beitia Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

2022·06·27

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Desarrollo de herramientas para el diseño accesible. Caso de interfaces de electrodomésticos"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Rubén Rebollar Rubio (Universidad de Zaragoza)
  • Bokala: Javier Aranceta Aguirre (MCC-Mondragon componentes)
  • Bokala: Myriam Arrue Recondo (UPV/EHU)
  • Bokala: María Paz Morer Camo (Tecnun. Universidad de Navarra)
  • Idazkaria: Ganix Lasa Erle (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Biztanleriaren zahartzea errealitate bat da. Zahartze horrekin batera, desgaitasunaren prebalentziak eta aniztasunak ere gora egiten du biztanlerian. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan bilioi bat pertsona baino gehiagok dute desgaitasunen bat. Urritasunak dituzten pertsonen eta inguruneko oztopoen arteko interakzioaren ondorio da desgaitasuna. Oztopo horiek arkitektonikoak, kulturalak eta sozialak izan daitezke, baita artefaktuen erabileran sor daitezkeen mugak ere. Beraz, gizartea gero eta anitzagoa da, eta, besteak beste, produktu eta zerbitzu irisgarriak behar ditu.

Errealitate horren aurrean, tesi honen helburua diseinatzaileei produktu/zerbitzu irisgarriagoak lortzen laguntzeko INKLUGI PRO eta INKLUDIRE tresnak garatu eta balioztatzea da.

INKLUGI PROk Pertsonetan Oinarritutako Diseinuaren berezko tresnak (behaketak eta elkarrizketak), Zereginen Analisi Hierarkikoa eta esklusioa kalkulatzeko tresnak konbinatzen ditu hiru aplikazio-fasetan zehar: (i) interakzio-modua ezagutzea, (ii) eskatutako gaitasunak aztertzea eta (iii) produktu/zerbitzu bat erabili ezin duten edo horretarako zailtasunak dituzten pertsonen kopurua kalkulatzea. Prozesu honi esker, INKLUGI PROk hainbat produkturen irisgarritasun-maila alderatzea ahalbidetzen du, interfazeen puntu kritikoak identifikatzen ditu erabilera mugatzen duten diseinu-ezaugarriak adieraziz eta Diseinu Inklusiboko prozesuetan erabakiak hartzea errazten du.

Bestalde, INKLUDIRE diseinu-gidalerroak sortzen dira, batetik, INKLUGI PRO aplikazioarekin egindako ebaluazioan identifikatutako irisgarritasun-gabeziak hobetzen laguntzeko, eta, bestetik, produktuak irisgarriak izan daitezen hauen ezaugarriak zehazten laguntzeko. INKLUDIRE, irisgarritasunari buruzko 1.301 gidalerrotan oinarritzen dira eta 6 taldetan sailkatzen dira zein gaitasunetan eragiten duten kontutan harturik: ikusmena, entzumena, kognizioa, mugikortasuna, trebetasuna eta ukimena.

Etxetresna elektriko handien presentzia Espainiako etxeetan % 80tik gorakoa izanik INKLUGI PRO eta INKLUDIRE tresnen balidazioa etxetresna elektrikoen sektorean egiten da. Etxetresna elektrikoen 91 marka aztertu dira sektoreak sustatzen dituen irisgarritasun-neurriak ezagutzeko. Marka hauen azterketatik ondorioztatu da horietako batek ere ez duela irisgarritasuna modu integralean lantzen. Gabezia hori identifikatu ondoren, INKLUGI PRO eta INKLUDIRE tresnak etxetresna elektrikoen interfazeen 5 azterketa-kasutan aplikatzen dira. Tresna horiek diseinu-prozesuan aplikatzeak interfaze irisgarriak garatzea ahalbidetzen du, Centro Stirlingeko ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako egosketa-plakan frogatzen den bezala.