Materialen teknologiari buruzko jardunaldia ITP Aerorekin batera

Atzealdea

Materialen teknologiari buruzko jardunaldia ITP Aerorekin batera

JARDUNALDIA

Materialen teknologiari buruzko jardunaldia ITP Aerorekin batera

Mondragon Unibertsitatearen kolaborazioarekin batera ITP Aerok bultzatutako jardunaldia izan da gaur Garaiako Parke Teknologikoan

2019·09·27

$titulo.getData()


Formazio saioa ITP Aero enpresa aeronautikoak bultzatutako Ezagutza Teknologikoaren Jardunaldien testuinguruan kokatzen da, eta gaurko bilkurak Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren laguntza izan du bi erakundeek ezagutza elkarbanatu, transferitu eta hedatzeko duten konpromezua adieraziz. Dinamismoz igaro den saio honi hasiera eman diote Carlos García (Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria), Susana Larrea (SPRIko  Iniziatiba Estrategikoen taldekoa)  eta Alfredo Lopezek (ITP Aeroko Ingeniaritza Aurreratuko Buruak). 

Aurkezpen anitzak
Aurretiaz aipaturiko hiru ordezkariez gain, beste hamaika hizlarik materialen teknologia mekanikoaren inguruan duten ezagutza bertaratutakoekin elkarbanatu dute. Besteak beste landu dituzte gasezko turbinen arkitektura berriak, simulazio tresnen bateratzea eta ingeniaritza garatua lantzeko ebidentzien analisia, fabrikazio gehigarriz sortutako materialen aplikazio kasuak, materialen propietate mekanikoak aurreikustea ahalbidetzen duen zenbakizko kontrolen garapena, baita mikroestruktura ere. Jardunaldian ITP Aerorekin elkarlanean aritzen diren beste hainbat erakundek ere egin dituzte ekarpenak Euskal Herriko Unibertsitatea, Instituto de IMDEA de Materiales eta CEIT-IK4 ikerketa zentroa besteak beste. 
 
Jardunaldiaren itxieran Roberto Uribetxeberria (MGEPeko Transferentzia eta Berrikuntza koordinatzailea) eta Alfredo Lopezek hartu dute hitza, bertaratutako 70 pertsona baino gehiagori eskerrak emanez eta elkarlaneko ereduetan lanean jarraitzeko asmoak adieraziaz. 
 
Berrikuntzaren transferentzian erreferente
Mondragon Unibertsitatea erreferente bat da transferentzia ereduei dagokionez, berrikuntza proiektuen bitartez ezagutza enpresetara bideratuz. Horretarako agente publiko zein pribatu ezberdinekin berrikuntza bultzatu eta praktikatzen du. Zentzu honetan, ITP Aerorekin orain dela hamar urte baino gehiagotik ari da elkarlanean, bi erakundeen arteko harremana oso estua izanik. 
Bi erakundeak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako HAZITEK deialdiko proiektu batean elkarlanean ari dira gaur egun, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planaren espezializazio alorrean kokatzen dena. TALDEA deituriko ikerketa proiektuak abiadura handiko turbinen produkziorako teknologia garatzea du helburu. 
ITP Aero Espainiako motor eta osagai aeronautikoen enpresa da, mundu mailan sektore honetako bederatzigarrena izanik. 30 urte baino gehiagoko hazkunde egonkor bati jarraiki, enpresak berrikuntza eta teknologiaren garapenaren aldeko apustua du abantaila konpetitibo nagusi moduan. ITP Aero hegazkingintzarako motorren bizitza ziklo osoan presente dago, ikerketa eta garapenetik hasi eta zerbitzu laguntzaraino, 5 herrialdetan 3.800ren langile baino gehiago dituelarik, 880 milioi euroz gaineko fakturazioarekin. ITP Aero Rolls-Royce taldeko corporate entity bat da.