Goi Eskola Politeknikoaren Energia Elektrikoen ikerketa taldea Europako ECPE plataforman sartu da

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoaren Energia Elektrikoen ikerketa taldea Europako ECPE plataforman sartu da

ERREKONOZIMENDUA

Goi Eskola Politeknikoaren Energia Elektrikoen ikerketa taldea Europako ECPE plataforman sartu da

European Center For Power Electronics-ek (ECPE) Potentzoa elektronikoaren esparruko plataforma teknologiko garrantzitsuena da

2019·09·29

$titulo.getData()


Goi Eskola Politeknikoaren Energia Elektrikoen ikerketa taldeak, Europako ECPE (European Center for Power Electronics) plataforman sartzea lortu du konpetentzia teknologikoen zentro bezala, azken urteetan hiru eremu zehatzetan garatutako lanari esker:
  • Energia elektrikoaren kontrolari aplikatutako potentziazko sistema elektronikoak.
  • Trakzio eta sorkuntzan aplikatutako eragingailuak.
  • Energiaren biltegiratzea. 
Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoen ikerketa taldea ECPE-ko konpetentzia teknologikoen partaide izateko ezinbestekoa izan da hainbat urtez ECPEko beste hainbat partaide industrialekin batera proiektuak garatu behar izatea, aipatutako partner industrialen gomendio gutunen bidez bakarrik sartu daitekeelako ECPE plataforman.
Ikerketa taldearen errekonozimendu hori, orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzatik jasotako beste bati gehitzen zaio, Energia Elektrikoen ikerketa taldeak ikerketa bikaintasunean A maila lortu baitu. Euskal erakunde publikoak emandako errekonozimendu maximoa izanik.
 
Hazten ari den sektorea
Energia elektrikoen eremua industria modernoaren merkatu estrategiko batean bilakatu da, eta Goi Eskola Politeknikoa errealitate berri horretara batu da. Hori dela eta, ikerketa taldearen 2018 urteko produkzio zientifikoa Journal Citation Report-en (JRC) argitaraturiko 18 artikulutara igo da, ikerketa munduan dagoen nazioarteko ikerketa adierazle gorenean hain zuzen ere.