Mondragon Goi Eskola Politeknikoa EUSKARAREKIN BAT

Atrás

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa EUSKARAREKIN BAT

EUSKARAREN EGUNA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa EUSKARAREKIN BAT

Langileen arteko euskararen ezagutza %89koa da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

03·12·2020

$titulo.getData()


Euskararen egun honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoak hainbat datu partekatu nahi ditu bere komunitatearekin, egin dugunaren eta egitea amesten dugunari buruz.

Ez dugu esan beharrik 2019/2020 ikasturtea konplikatua izan dela aspektu askotan pandemiak horrela eraginda. Halere, lortu dugu jende askoren konpromisoari esker euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzeko ekimen ezberdinak antolatzea urratsak emanez planteatu ditugun helburuetan.

Datu pare bat ematearren, MGEPeko langileen euskararen ezagutza %89koa izan da 2019an eta erabilera %60koa. Datu hau altua deritzogun arren, lan munduko eta inguruneko errealitatea aintzat hartuz gero, euskara ikasteko erraztasunak eskaintzen jarraitzen dugu gure langileen artean eta horrela 2019/2020 ikasturtean 16 lankide egon dira euskara ikasten edota hizkuntza trebakuntza saioetan.

Nabarmentzekoen artean, pasa den ikasturtean MGEPeko Euskararen Plan Estrategikoa berritu dugu, 2021-2024 epealdikoa, aurrez aurre hasi eta telematikoki amaituta. Freskatu ditugu gure ametsak iparra ezarriz eta helburuak doitu bizi dugun errealitatetik abiatuta, ekintza batzuk gehituz eta besteak berrituz. Baina ez hori bakarrik, hilero batu da Euskara Batzordea, bataz beste 70 parte hartzaile dituen e-pildora lehiaketa antolatu dugu astero, euskararen egunerako egitaraua eroan dugu aurrera, Gorabeherak barne buletina argitaratu dugu, euskarazko wikipedia nola bultzatu aztertu edo hainbat lantaldetan parte hartu, hala nola Geike Arrasateko euskalgintza, Arrasateko Euskaraldiko lantaldea, Euskaragileak taldea edo Project Management hiztegia osatzeko lantaldean.

Euskararen eguna aukera ona da egin dugu ospatzeko, baina baita lan mundu euskalduntzeko egiteke duguna gogorarazteko. Prozesu dinamikoa da, ederra gehienetan baina gogorra batzuetan, elkarlanean jardunda soilik burutuko duguna. Bai gure buruari euskaraz egiteko bai beste batzuekin batera lan munduan euskararen presentzia nabarmenagoa izan dadila lortzeko.

Bukatzeko, aurtengo ikasturtearen zertzelada bat ematearren, Euskaraldian hartu du parte ahobizi nahiz belarriprest gisa 190 langilek eta 69 arigune osatu dira. Euskaraldiko leloak dioen gisara, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan.

Euskara Batzordea