Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3 ikertzailek aurkeztu dituzte euren lanak ETFA2020 kongresuan

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3 ikertzailek aurkeztu dituzte euren lanak ETFA2020 kongresuan

KONGRESUA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 3 ikertzailek aurkeztu dituzte euren lanak ETFA2020 kongresuan

Kongresuak batu ditu Mondragon Unibertsitatearen espezializazio garrantzitsuenetakoa den industria automatizazioaren alorrean eman diren azken teknologia aurrerapenak

2020·09·14

$titulo.getData()


25th IEEE International Conference on Emerging Technologies and Factory Automation (ETFA) 2020 egin da Vienan irailaren 8tik 11ra Vienan. ETFA kongresua da mundu mailako ekitaldirik garrantzitsuenetakoa eta oinarritzen da industria automatizazioaren eremuan eman diren azken garapen eta teknologia berrietan. Kongresua elkartruke espazioa da ahalbidetzen duena sareak osatzea, ideiak partekatzea eta sinergiak identifikatzea industria, ikertzaile eta garatzaileen artean.

Ondorengoak dira Mondragon Goi Eskolako Politeknikoko ikertzaileek aurkezturiko lanak:

  1. "Critical Analysis of the Suitability of Surrogate Models for Finite Element Method Application in Catalog-Based Suspension Bushing Design". Carlos Cernudak aurkeztua, ikertzailea Datuen analisia eta zibersegurtasuna lerroan. Lau hau kokatzen da FATIGUE proiektuaren baitan eta garatu da elkarlanean Gainazalen teknologia lerroarekin, Robert Gordon Unibertsitatearekin (Aberdeen, UK) eta CIKAUTXO enpresarekin.
  2. "ADAPT: an Automatic Diagnosis of Activity and Processes in auTomation environments". Igor Azkarate, ikertzailea Robotika eta automatizazioa ikerketa lerroan.
  3. "Data-Driven Industrial Human-Machine Interface Temporal Adaptation for Process Optimization". Daniel Reguera, ikertzailea Datuen analisia eta zibersegurtasuna lerroan

Teknologia joera berriak identifikatzea eta ikasgela nahiz industriara transferitzea da Mondragon Unibertsitatearen helburu nagusietako bat. Honela egiten dio unibertsitate honek ekarpenak inguruneko enpresa ehunaren garapenari eta gizarteari oro har.