Goi Eskola Politeknikoko ikasleak sarituak XV. Felix Sopelana memorialean

Atzealdea

Goi Eskola Politeknikoko ikasleak sarituak XV. Felix Sopelana memorialean

ERREKONOZIMENDUA

Goi Eskola Politeknikoko ikasleak sarituak XV. Felix Sopelana memorialean

COGITI Gipuzkoak antolatzen du urteroko elkargo jaia eta bertan saritzen dira Ingeniaritza Gradu Amaierako Lanik onenak.

2019·06·13

$titulo.getData()


Gipuzkoako Ingeniari Graduatu eta Tekniko Industrialen Elkargoak antolatutako XV. Felix Sopelana memorialeko sari banaketa Kursaal jauregian izan zen joan zen ekainaren 8an. Iñigo Rodriguez Bojajo eta Laura Axpe Valle, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, protagonista oso izan ziren bi lehenengo sari jaso izanagatik.

Gradu amaierako lanik onenaren saria Iñigo Rodriguezentzat izan zen, Prozesu Industrialen Ekoteknologien Ingeniaritza Graduko ikaslea, “Development of a cryogenic cooling system for CoCr alloy turning” proiektuagatik. Lana burutu zen Aritz Esnaolaren tutoretzapean eta Pairat Tangpornpraseren zuzendaritzapean, elkarrekin mamitu baita Chulalongkorn University eta Goi Eskola Politeknikoaren artean Iñigok atzerriko egonaldi bat burutzen zuen bitartean.

Zeremonian zehar banatutako bigarren saria ere Goi Eskola Politeknikoko ikasle batentzat izan zen, zehazki Laura Axperentzat, Mekanikako Ingeniaritza Graduko ikaslea. Ibai Ulaciaren tutoretzapean garatutako lana Goi Eskola Politeknikoan burutu zen eta bere titulua “Desarrollo de una metodología para determinar el par de fricción de los husillos precargados mediante ensayos simplificados” zen.

Ingeniaritzaz gozatzeko jardunaldia

COGITI Gipuzkoak (probintziako ingeniaritza elkargoak) urteroko elkargo jaia ospatzen du eta bertan gradu amaierako lanik onenak saritzeaz gain ikasturte profesionalaren itxiera ospatzen da. Honela, 2019ko elkargoaren jaian omenaldia egin zitzaien lanbidean 25 urte daramaten ingeniari titulatuei (1994ko promozioa) eta diploma banaketa berezi bat egin zen. Bukatzeko, errekonozitu ziren baita 50. urteurrena ospatzen duten ingeniari titulatuak (1969ko promozioa), eurei zegozkien diplomak ere jaso zituztelarik.